Jacqueline Hill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacqueline Hill

Bizitza
JaiotzaBirmingham1929ko abenduaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres1993ko otsailaren 18a (63 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Alvin Rakoff (en) Itzuli  (1958 -  1993ko otsailaren 18a)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art 1951) : antzezpen
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea

IMDB: nm0384340 Allocine: 247091 Rottentomatoes: celebrity/jacqueline_hill TV.com: people/jacqueline-hill
Musicbrainz: 7458b484-7f96-40ef-aef2-05ec2fa2cc9f Find a Grave: 20418 Edit the value on Wikidata

Grace Jacqueline Hill (Birmingham, 1929ko abenduaren 17a- Londres, 1993ko otsailaren 18a) Ingalaterrako aktorea da, Doctor Who telesailean Barbara Wrighten papera egiteagatik ezaguna dena, lehenengo doktorearen bidaia-lagunetako bat hain zuzen ere[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Royal Academy of Dramatic Arten ikasi zuen[2] eta Londresko West End antzokian egin zuen debuta The Shrike lanean. 1953an The Blue Parrot filmean eta The Rose and the Ring telesailean agertu zen.

Verity Lambert ekoizlearekin izandako elkarrizketa baten ondoren Doctor Who telesailerako paper bat eskeini zioten[3]. Barbara Wright izan zen, Doktorearen iloba den Susan Foremanen historia irakaslea[4]. Jacqueline Hill bera izan zen telesailean aurreneko elkarrizketako hitzak esan zituena. William Russell aktorearekin batera utzi zuen telesaila 1965ean. 1980an itzuli zen Lexa sazerdotisaren papera eginez atal bakarrean[5].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alvin Rakoff zuzendariarekin ezkondu zen 1958an. Aurreko urtean hark zuzenduriko BBC Sunday-Night Theatre telebista saioko Requiem For A Heavyweigh antzezlanean agertu zen. Hill berak proposatu zion Sean Connery gaztea kontrata zezala aktore izateko, emakumezkoen artean arrakasta izango zuelakoan. Conneryren hasierako lanetako bat izan zen[6].

1993an hil zen bularreko minbiziz[7].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1953 The Blue Parrot Maureen Maguire
1964 The Comedy Man Sandy Lavery

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1953 The Rose and the Ring Fairy Blackstick Miniseriea
1955 Three Empty Rooms Louise Shoemaker TV movie
1955 BBC Sunday-Night Theatre Jeannie atal bakarra
1957 Blood Money Grace Carney TV movie
Joyous Errand Carrie Dean 6 atal
BBC Sunday-Night Theatre Grace Carney atal bakarra
1958 Armchair Theatre Florence Miller atal bakarra
ITV Television Playhouse ezezaguna atal bakarra
1958 ITV Play of the Week Miss Willie atal bakarra
1959 The Flying Doctor Ellen Furguson atal bakarra
1960 Saturday Playhouse Maggie Cutler atal bakarra
BBC Sunday-Night Play Jane atal bakarra
1961 The Men from Room 13 Miss Angel atal bakarra
1962 The Six Proud Walkers Sally Walker atal bakarra
Out of This World Lil Harmon atal bakarra
Maigret Yvonne Moncin atal bakarra
1962 No Hiding Place Sonya Gardener atal bakarra
1963 ITV Play of the Week Helen Harrison atal bakarra
1963-1965 Doctor Who Barbara Wright Protagonista, 74 atal
1966 No Hiding Place Sarah Peterson atal bakarra
1978 Crown Court Margaret Eden Bi atal
Romeo & Juliet Lady Capulet Telefilmea
1980 Doctor Who Lexa 4 atal
1982 Angels Mrs. Muirhead atal bakarra
1983, 1984 Tales of the Unexpected Melanie Litmayer / Mrs. Milvain Bi atal
1986 Screenplay Jenny atal bakarra
Paradise Postponed Mrs. Mallard-Greene Miniseriea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jacqueline Hill | BFI | British Film Institute» web.archive.org 2012-08-10 (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  2. (Ingelesez) Fabrique. «Jacqueline Hill — RADA» www.rada.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  3. (Ingelesez) «Jacqueline Hill» Doctor Who Interview Archive (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  4. (Ingelesez) «Doctor Who companions through the ages, from Jacqueline Hill to Karen Gillan and Bradley Walsh» The Telegraph 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  5. (Ingelesez) «BBC One - Doctor Who» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  6. «Sean Connery in Requiem for a Heavyweight» web.archive.org 2007-08-06 (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).
  7. «Jacqueline Hill obituary - The Doctor Who Cuttings Archive» cuttingsarchive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]