Jacques Roux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jacques Roux
Jacques Roux - estampe du musée Carnavalet.jpg
Bizitza
Jaiotza Pranzac1752ko abuztuaren  21a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Bicêtre Itzuli1794ko otsailaren  10a (41 urte)
Heriotza modua suizidioa: odolustea
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta presbiteroa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Enragés Itzuli

Jacques Roux (Pranzac, Frantzia, 1752ko abuztuaren 21a - Bicêtre, Frantzia, 1794ko otsailaren 10a) iraultzailea izan zen. Irakaslea zen Angulemako apaizgaitegian. Frantziako Iraultzaren jarraitzaile sutsua izan zen. 1790ean Parisen hartu zuen bizilekua, apaizen konstituzio zibila zin egin zuen, eta Saint-Nicolas-des-Champseko bikario izendatu zuten, baina apaizgoa utzi zuen. Parisko Komunako kide izan zen. Janari urritasunak sortutako krisialdian izan ziren matxinaden eta harrapaketen sustatzaile izan zen. Jabetza kritikatu zuen, aberatsen aurka jardun zuen, Maraten politikaren aldekoa zen, eta 1793az geroztik enragés taldearen ordezkaria izan zen. Sozialismoa aldeztu zuen eta eragin handia izan zuen Babeufengan. 1794an atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten. Bere burua hil zuen kartzelan zegoela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.