Jacques Villon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jacques Villon
Marcel Duchamp, Jacques Villon, Raymond Duchamp-Villon in the garden of Villon's studio, Puteaux, France, c.1913.jpg
Bizitza
Jaiotza Damville1875eko uztailaren 31
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Puteaux1963ko ekainaren 9a (87 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Académie Julian
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta graphic artista
Kidetza Artists Rights Society
Ah dame!, Jacques Villonen 1904ko marrazkia.

Jacques Villon (Damville, Eure, Frantzia, 1875eko uztailaren 31 - Puteaux, 1963ko ekainaren 9a) frantses pintorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suzanne Duchamp, Raymond Duchamp-Villon eta Marcel Duchamp artisten anaia zen. Zuzenbideko ikasketak egiteko prestatu zen, baina 1894an Parisa joan, eta pinturako ikasketak egin zituen.

Aldizkarietarako marrazkiak egin zituen 1894-1906 bitartean eta 1906an bere koadroak egiten hasi zen.

Haren lanetan kubismoaren eragina antzematen da; ordena geometrikoaren arabera konbinatu eta margotutako planoetan oinarrituak dira bere koadroak, kolore bizikoak gehienak.

Bigarren Mundu Gerraz geroztik erretratuak eta paisaiak irudikatu zituen, batez ere, eta aurrekoak baino lan errealistagoak egin zituen. Villonen lanak oso aintzat hartuak izan ziren, kubismoaren formaren analisia eta inpresionisten koloreen erabilera uztartu zituelako; bere garaiko frantses pintoreen belaunaldian eragin handia izan zuen. Koadroez gainera, grabatuak eta margolari modernoen lanen kalkografiak egin zituen, eta erakusketak antolatu zituen.

Zenbait sari irabazi zituen, 1956ko Veneziako biurtekoa, besteak beste.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Villon Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]