Jaime Mir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaime Mir

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJaime Mir Ferri
JaiotzaBartzelona1928ko azaroaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona2019ko maiatzaren 29a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Izengoitia(k)Taxi Key eta Mir Ferry
IMDB: nm0591909 Edit the value on Wikidata

Jaime Mir Ferri (Bartzelona, 1928ko azaroaren 22a-ibidem, 2019ko maiatzaren 29a), txirrindularitza-laguntzailea eta aktorea izan zen. 51 Espainiako Vuelta eta 26 Frantziako Tour egin zituen txirrindulariak laguntzen. 100 pelikula inguru egin zituen baita ere.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urte zituenean bere aita hil egin zen. Espainiako Guda Zibila bukatu ostean, bere ama Encants merkatuan laguntzen hasi zen, fruitudenda txiki batean.

Geroago, taxista bihurtu zen eta 1950Ko hamarkadant txirrindularien txofer bezela lan egiten hasi zen. El mundo deportivo aldizkariarentzako lan egin zuen, baita ere. 1959. urtean bere lehen Frantziako Tourra egin zuen. 1962 eta 1963. urteetan Kas taldean izan zen. 1963. urtean, Jacques Anquetil txukun ateratzen zela podiumean ohartu zen bere emazteak emandako laguntzagatik, helmugara itxura itxusian heldu ondoren. Horrela, bere eginkizun nagusia bihurtu zen eta helmuga guztietan izaten zen txirrindulariak laguntzen, maillota ondo jartzen eta gorra ipintzen.[1] Lan honetan famatua bihurtu zen.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Las piernas de la serpiente pelikulan hasi zen laguntzailea gisa. Pelikula honek txirrindularitzari buruzkoa da. Geroago, western eta kinki zineman lan egin zuen. Perros callejerosLos binguerosLos últimos golpes del ToreteYo, El Vaquilla edo Companys, procés a Catalunya bezalako pelikuletan lan egin zuen aktore bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Amiguet, Lluís. (2016.12.29). «Sin actores secundarios no hay película» La Vanguardia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]