Jakob Schubert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jakob Schubert

Bizitza
JaiotzaInnsbruck1990eko abenduaren 31 (33 urte)
Herrialdea Austria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea
Pisua63 kilogramo
Altuera173 zentimetro

jakob-schubert.com
Facebook: jakobschubert90 Twitter: jakob_schubert Instagram: jakob.schubert Youtube: UCLGyTGdu7R7D7pNNFAJGcHg Edit the value on Wikidata

Jakob Schubert (1990eko abenduaren 31) arroka eskalatzaile, austriar kirol eskalatzaile eta boulder profesionala da. Munduko txapelduna (2012, 2018) eta Munduko Kopako irabazlea (2011, 2014, 2018) da zailtasun eskaladan, eta arrokan bere kalifikazioa altuena 9b + da. 2021eko abuztuan brontzea irabazi zuen Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an hasi zen eskalatzen, hamabi urte zituela. 2004an, Gazteen Europako Kopan eta Gazteen Munduko Txapelketan hartu zuen parte. 2007az geroztik, regularki zailtasun eskaladarako Munduko Kopako lehiaketetan hartzen du parte. Munduko Kopako hamarretik zazpi denboralditan, 2007tik 2016ra, boulderrean ere lehiatu zen. 

2011 urtean, zailtasuneko Munduko Kopan irabazi zuen eta zailtasuneko Munduko Txapelketan zilarra irabazi zuen Arcon.[1] Munduko Kopa zazpi lehiaketa jarraian irabazita irabazi zuen. Ordurarte, ez zen izan Munduko Kopako hainbeste jardunaldi irabazi zituenik denboraldi bakarrean (2002an, Alexandre Chabotek sei irabazi zituen).

2012an, Pariseko Eskalada zailtasuneko Munduko Txapelketa irabazi zuen.[2]

2014an, bigarren aldiz irabazi zuen Munduko Kopa. 

2018an, 27 urte zituela, munduko txapeldun bihurtu zen berriro, bere jaioterrian, Innsbruck-en. Titulua lortu zuen azken ekitaldian Adam Ondraren (36+) puntuazio berdina lortuz, baina puntuazio altuagoa finalerdian, non Domen Skofic eta gero, bigarren sailkatu zen. Egun batzuk geroago, lehiaketa berean, proba konbinatua ere irabazi zuen abiarura proban bigarren sailkatuta, Bouldering-en lehena eta zailtasun proban bigarren. Urte berean, bere hirugarren Munduko Kopa irabazi zuen. 

Schubertek 2019ko IFSC Munduko Eskalada Txapelketan izandako emaitzarengatik Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen.[3]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 3. postua, brontzezko domina Konbinatua
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2011 Arco (Italia Italia) 2. lekua, zilarrezko domina Zailtasuna
2012 Paris (Frantzia Frantzia) 1. postua, urrezko domina Zailtasuna
2016 Paris (Frantzia Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina Zailtasuna
2018 Innsbruck (Austria Austria) 1. postua, urrezko domina Zailtasuna
2018 Innsbruck (Austria Austria) 1. postua, urrezko domina Konbinatua
2019 Hachioji (Japonia Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina Blokeak
2019 Hachioji (Japonia Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina Konbinatua
2019 Hachioji (Japonia Japonia) 3. postua, brontzezko domina Zailtasuna
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2010 Innsbruck (Austria Austria) 3. postua, brontzezko domina Zailtasuna
2013 Eindhoven (Herbehereak Herbehereak) 3. postua, brontzezko domina Blokeak
2015 Innsbruck (Austria Austria) 1. postua, urrezko domina Konbinatua
2017 Munich (Alemania Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina Konbinatua
2017 Munich (Alemania Alemania) 3. postua, brontzezko domina Zailtasuna

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakob Schubert Municheko Munduko Kopan, 2012an.

Munduko Eskalada Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diziplina 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
Zailtasuna 26 7 4 2 1 3 2 1 3 2 6 1
Boulderra 60 65 19 3 2 - 25 23 10 9
Abiadura - - - - - 43 59 - - - - 59
Konbinatua - - 4 2 1 1 1 - 4 2 6 1

Europako Eskalada Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diziplina 2008 2010 2013 2015 2017
Zailtasuna 6 3 7 6 3
Boulderra - - 3 4 -
Abiadura - - 35 27 31

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) «Puigblanque re di Spagna, insieme a Eiter, Kim e Markovic» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  2. (Italieraz) «Campionati del Mondo di arrampicata sportiva 2012, tutti i risultati da Parigi.» PlanetMountain.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  3. (Ingelesez) Editors, Author. (2019-08-19). «Jakob Schubert and Alexander Megos qualify for the 2020 Summer Olympics in Tokyo» LACRUX Klettermagazin (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]