Jakoben borroka aingeruarekin (Baudry)
| Jakoben borroka aingeruarekin (Baudry) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Paul Baudry |
| Sorrera-urtea | 1853 |
| Mugimendua | Akademizismoa |
| Ekoizpen lekua | Villa Medici |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
| Dimentsioak | 260 ( |
| Genero artistikoa | arte sakroa eta biluzia |
| Egile-eskubideak | jabetza publiko |
| Deskribapena | |
| Oinarritua | Jacob wrestling with the angel (en) |
| Iconclass | 71C3222 |
| Kokapena | |
| Lekua | Musée municipal de La Roche-sur-Yon (en) |
| Bilduma | Musée municipal de La Roche-sur-Yon (en) |
| Inbentarioa | 856 1 1 |
| Argumentu nagusia | Jacob wrestling with the angel (en) |
Jakoben borroka aingeruarekin (frantsesez: La Lutte de Jacob avec l'ange), Paul Baudry artista frantsesaren margolan bat da. Mihise gaineko olio-pintura bat da, 260 × 165 zm.-koa. 1853an egin zuen artistak Villa Medicin Erroman egin zuen egonaldian. Gaur egun, donazio bati esker, La Roche-sur-Yon herriaren udal-museoan ikus daiteke.[1][2]
Interpretazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akademizismoaren ohiko lekuetan ez erortzeko eta beste artzain lotan edo soldadu zauritu bat ez sortzeko, Baudryk Bibliako gai bat aukeratu zuen, Jakob aingeru batekin borrokatzen duen gertaera, alegia.[3] Hala ere, "Genesi"aren pasartearen interpretazio oso pertsonala egin zuen, hau da, ez du zerikusirik gaiaren aurreko irudikapenekin. Bere irudiei izaera alegoriko bat ematea hautatzen zuen artistak: "Jakob gizakiaren gaztetasuna da, Aingerua, ideala"; haien borroka gizakiaren ilusioen erorketa irudikatzen du, heldutasunera igarotzearen prozesua erakusten digu.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://zone47.com/crotos/?p170=911575&p144=3141419
- ↑ https://www.larochesuryon.fr/outils/recherche/?L=0&id=69&q=La+Lutte+de+Jacob+avec+l%27ange
- ↑ https://etoile.pro/textes-ecoles-bibliques/lutte-de-jacob-avec-l-ange
- ↑ https://wikimonde.com/article/La_Lutte_de_Jacob_avec_l%27ange_%28Paul_Baudry%29