Jalovec mendia
Appearance
Jalovec | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.645 m |
Prominentzia | 511 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°25′18″N 13°40′48″E / 46.421554°N 13.679998°E |
Mendikatea | Q3663409 |
Estatu burujabe | Eslovenia |
Municipality of Slovenia | Municipality of Kranjska Gora |
Babestutako-eremua | Triglav Parke Nazionala |
Lehen igoera | 1875 |
Jalovec mendia (italieraz: Monte Gialuz) bere 2.645 metrotako altuerarekin Esloveniako bosgarren mendi garaiena da, eta Juliotar Alpeetako zazpigarrena. Mangart mendiaren alboan dago eta Triglav menditik nahiko gertu. Hego-mendebaldean "Egurraren labarra" (eslovenieraz: Loška stena) famatua dauka.
Izena eslovenierazko jalov ("antzua") adjetibotik dator, bere malda biluziei egiten die erreferentzia. 1920 eta 1943 artean Italia eta Jugoslaviako Erresumen arteko muga izan zen.
Lehenengo igoera Karl Wurmb austriarrak egin zuen 1875ean.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mangart eta Jalovec mendiak.