James Braid
James Braid | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Fife, 1795eko ekainaren 19a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma 1801eko urtarrilaren 1a) |
Heriotza | Manchester, 1860ko martxoaren 25a (64 urte) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea |
Tesia | Diseased nutrition (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Charles Lafontaine (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hypnotist (en) , medikua, hypnotherapist (en) eta zirujaua |
Lantokia(k) | Manchester |
Influentziak | Thomas Brown (en) |
James Braid (Portmoak, Eskozia, 1795eko ekainaren 19a - Manchester, 1860ko martxoaren 25a) neurozirujau eskoziarra izan zen, hipnotismoa modu zientifikoan lehenbizikoz ikertu zuena. "Hipnosi" hitza bera ere Braidek asmatu zuen, 1843an.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirurgia ikasi zuen Edinburgoko Unibertsitatean eta bere titulua bertan lortu zuen 1815ean. Zirujau bezala, bere bizitza profesional ia osoa Manchester hirian burutu zuen, arrakasta handiz.
Baina Braid-i ospe handia eman ziona ez zen bere jarduera zirujau gisa, hipnosiari buruz egin zituen ikerketak baizik. Izan ere, Braid izan zen hipnosia modu zientifikoan ikertu zuen lehenengo ikerlaria, eta "hipnosi" hitza bera asmatu zuena. Braid baino lehenago, fenomeno hipnotikoak "mesmerismo" edo "giza magnetismo" izenekin ezagutzen ziren, eta kutsu magiko nabarmena zuten.
1841ean, Braid Charles Lafontaine magnetizatzailearen saio batera joan zen, eta bertan zuzenean ikusi zuen nola magnetizatzaile horrek gizabanako batzuk "sonambulismo magnetiko" batean sartzen zituen, lo sakonaren antzeko egoera batean [1]. Ustezko "magnetismo" horretan sinisten ez zuenez, Braidek ikerketa sakonak egin zituen sonambulismoaren antzeko egoera horretaz. Ikerketa horien emaitza 1843ko liburu bat izan zen: Neurypnology, or the Rationale of Nervous Sleep . Bertan, hipnosi hitza erabili zuen estreinakoz, "magnetismo"aren ordez. Bere iritziz, fenomeno hipnotikoen jatorria ez zegoen ustezko "giza magnetismo" batean, nerbio-sistemaren egoera berezi batean baizik. Bera konturatu zen pertsona batek arreta osoa objektu distiratsu batean jartzen baldin bazuen, horrek begien nekea eta kontzientziaren nolabaiteko ahultze iragankor bat eragiten zuela. Bere hitzetan: "Begiradaren finkapen iraunkorrak objektu batean begien nerbio-zentroak eta haien inguruko guneak geldiarazten ditu, nerbio-sistemaren oreka suntsituz, fenomenoa (egoera hipnotikoa) eragiten duena" [2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Clásicos de la hipnosis hipnosisclinica.org
- ↑ Rager, G.R.: Hipnosis, Sofrología y Medicina, Ed. Scientia (1973) 16-17 orr. ISBN: 84-85019-22-9