James Whale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
James Whale
Whale and Karloff.jpg
Bizitza
Jaiotza Dudley1889ko uztailaren 22a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Hollywood1957ko maiatzaren 29a (67 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park
Heriotza modua suizidioa
Familia
Bikotea(k) David Lewis
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria, antzerki zuzendaria eta gidoilaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gatazka Lehen Mundu Gerra
IMDb nm0001843
http://www.jameswhale.com
James Whaleren omenezko estatua, Dudleyn (Ingalaterra)

James Whale (Dudley, Worcestershire, 1889ko uztailaren 22a - Los Angeles, 1957ko maiatzaren 29a) britainiar jatorriko estatubatuar zinemagilea eta antzerkigilea izan zen.

Umorezko marrazkilaria zen. Lehen Mundu Gerran kontzentrazio-eremu batean egon ondoren, antzerkian ari izan zen antzezle, dekoratugile eta zuzendari gisa; Journey´s End antzerki-lanak arrakasta handia izan zuen eta Hollywoodeko ateak ireki zizkion.

Lehen filma antzerki-lan horren egokitzapena izan zen, Journey´s End (1930). Antzerki-lanen egokitzapen batzuk egin ondoren, Universal produkzio-etxean hasi zen lanean. Han egin zituen filmik hoberenak, beldurrezko generoko maisulanak, eta arrakasta handia izan zuen: Frankenstein (1931), Mary Shelleyren eleberriaren egokitzapenik ospetsuena eta bikainena; The Old Dark House (1932, Etxe Zahar Iluna), The Invisible Man (1933, Gizon ikusezina), H.G. Wellsen eleberrian oinarritua; The Bride of Frankenstein (1935, Frankensteinen andregaia). Gero melodramak, gerraren aurkako filmak, musikalak egin zituen. 1940 inguruan zinema utzi eta pinturari ekin zion. Filmak: Waterloo Bridge (1931), The Kiss Before the Mirror (1933), One More River (1934), Remember Last Night? (1935), Show Boat (1936), Sinners in Paradise (1938), Port of Seven Seas (1938), The Man in the Iron Mask (1939).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]