Janin Lomme Tournaikoa
Janin Lomme Tournaikoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tournai, XIV. mendea |
Herrialdea | Flandria |
Heriotza | Viana, 1449ko urtarrilaren 1a ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta arkitektoa |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | Jehan de Lome eta Janin de Lome |
Janin Lomme Tournaikoa, Janin de Lome edo Jehan de Lome (Vianan hil zen, 1449ko urtarrilaren 1a)[1] arkitekto eta eskultore nafar-flamenkoa izan zen. Nafarroara Valoniako Tournaitik etorri zen. Dena dela, haren bizitzari buruzko informazioan hutsune handiak daude. Estiloaren aldetik eskultura gotikoaren amaierako garaian kokatu egin zaio.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1411an Karlos III.a Nafarroakoa eregearen zerbitzuan sartu zen. Erregeak ezagutu omen zuen egungo Frantziako Evreux aldean zituen jabetzak bisitatzen ari zenean. Nafarroako gortearen eskultore nagusia izendatu zuen eta lan-maisuaren kargua betetzen zuen. Horri esker bi eraikuntza garrantzitsuetan lan egin zuen: Erriberriko Errege Jauregian non bereziki leiho zabalak zaindu zituen, eta Tafallako Jauregian; azken eraikuntza honetan Frantziako lurralde desberdinetatik etorritako igeltsero eta langile zuzendu zituen: Johan de Lisla, Michel de Reyems, Aneqin de Sorça, Vicent Huyart, Collin de Rems, Johan de la Garnia eta Johan de Borgoyna. Vianan hil zen, 1449ko urtarrilaren 1an.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estiloaren ikuspuntutik Borgoñako eskolako Claus Sluterrekin konparatu zaio, bereziki hildakoei eskainitako eskulturetan bai kaputxadunen erabileragatik, oso errekurtso naturalista, baita ere erretratoetan norberaren ezaugarriak adierazteko kezkagatik.
Gurera heldu diren lan nagusiak hauek dira:
- Karlos III.a Nafarroakoaren eta bere emaztea Leonor Trastamarakoaren hilobia (1413-1419). Iruñeko katedralean.
- Sancho Sánchez Oteiza Iruñeko apezpikuaren hilobia (1420?). Iruñeko katedralean.
- Egotzi zaio Iruñeko katedralean ere San Jose atea.
- Sanchez Oteizari ere beste hilobi egin zion aurretik, Tuterako katedralean.
- Francés de Villaespesa kantzelerren eta bere emaztea Isabel Uxueren hilobia Tuterako katedralean.
- Erriberriko eliz desberdinetan berari eta bere tailerrari egozten zaizkio eskulturak daude: San Pedro elizan esaterako Santiagori eskainitako eskultura eta Enequo Pinel notarioaren hilobia, Andre Maria Erreginaren elizan, bestetik, Ama Birijina haurrarekin eta Karlos III.a Nafarroakoaren alaba zen Zuria I.a Nafarroakoa eskultura, eta San Frantzizko komentuan atelada.
Karlos III.a Nafarroakoaren eta bere emaztea Leonor Trastamarakoaren hilobia XV. mendeko ehorzte-artearen adibide onenetariko bezala onartua dago. Pieza guztiak Erriberriko jauregian prestatu ziren eta, ondoren, zatituta, Iruñeko katedralera eraman zuten; han 1491an izan zen jarrita, erregea oraindik bizirik zegoenean. [2]
-
Karlos III.a Nafarroakoaren eta bere emaztea Leonor Trastamarakoaren hilobiaren zehaztasuna.
-
Karlos III.a Nafarroakoaren hilobiko negartiak.
-
San Jose atea, Iruñeko katedralean.
-
Tuterako katedrala. Francisco de Villaespesa eta Isabel Uxue.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Egile Batzuk, La catedral de Pamplona, tomo II, Torres de Elorz (Nafarroa), Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1994, 210.or. ISBN 84-87120-23-7.
- ↑ Egile Batzuk, La catedral de Pamplona, tomo I, Torres de Elorz (Nafarroa), Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1994, 342.or. ISBN 84-87120-22-9.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Auñamendi
- (Gaztelaniaz):Artehistoria
- (Gaztelaniaz):Catedral de Pamplona
- (Gaztelaniaz):Ernesto Ballesteros: Escultura del siglo XV,