Javier Rodríguez Hidalgo
Javier Rodríguez Hidalgo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Javier Rodríguez Hidalgo (Portugalete, Bizkaia, 1978) Euskal Herriko saiakeragile, argitaratzaile, itzultzaile eta ekintzailea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001 eta 2002an espetxeratua izan zen soldaduskaren aurkako intsumisio mugimenduko partaidea izateagatik. Baita ere Abiadura Handiko Trenaren aurkako borrokaren partaidea izan da. Aldizkari desberdinetan kolaboratu du: Los amigos de Ludd, Cul de sac. 2006tik 2009ra Resquicios aldizkariaren editorea izan zen. Itzultzaile bezala egile askoren lanak gaztelaniara itzuli ditu: Lewis Mumford, Jaime Semprún, René Riesel, Jean-Marc Mandosio, Alexandre Jacob, Pablo Sastre, Joseba Sarrionandia... 2013an, Heideggerri buruzko saiakera bat plazaratu zuen: ¿Sólo un dios puede aún salvarnos?; liburu horretan filosofoaren irudia kritikatu zuen. 2017an Fernando Aramburu egilearen Patria (2016) liburuaren interpretazio kritikoa zabaldu zuen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La revolución en la crítica de Félix Rodrigo Mora, El Salmón, 2011.
- ¿Sólo un dios puede aún salvarnos? Heidegger y la técnica, El Salmón, 2013.
- Adiós a una época que muere sin paz. La crítica del mundo moderno en la literatura española (1874-1936), Ediciones El Salmón, 2023.
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jaime Semprún, Apología por la insurrección argelina, Muturreko, 2002.
- Marcuse Taldea, De la miseria humana en el medio publicitario, Melusina, 2009.
- Lewis Mumford, El mito de la máquina, Pepitas de Calabaza, 2011.
- Nadine Ribault eta Thierry Ribault, Los santuarios del abismo. Crónica de la catástrofe de Fukushima, Pepitas de Calabaza, 2012.
- Joseba Sarrionandia, ¿Somos como moros en la niebla?, Pamiela, 2012.
- William Morris, La era del sucedáneo, y otros textos contra la civilización moderna, Pepitas de Calabaza, 2016.