Jean-Baptiste Borthiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Baptiste Borthiri
Bizitza
JaiotzaLarraine1889ko maiatzaren 17a
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
HeriotzaLarraine, 1974 (84/85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Jean-Baptiste Borthiri[1], Batixta Bortiri-Salla[2] edo Jean-Baptiste Borthiry Sala[3] (Larraine[4] 1889ko maiatzaren 17a - 1974) Zuberoako idazle eta koblakaria[5] zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larrainen jaio eta hil zen. Laborantzan lan egiten zuen.

Lehen Mundu Gerran aritu zen; 1915ean pairatu zituen zauri larrien ondorioz elbarritua geratu zen. Kartzelan ere egon behar izan zuen, Prusian.

Zauriak direla eta Bordeleko ospitale batean ibili zen; geroago hiri berean zurgin lanetan

Hil aurreko urteak Atharratzeko ospitalean eman zituen gaixo. Larraineko hilerrian dago lurperaturik.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolari fama zuen baina ez da ezagutzen ahoz gehiegitan ibili zenik. Bertso paperetan zen trebea.

Bere gai kutunak bi izan ziren:

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hau proposatuko dugu euskararako aldaera batzuen artean egin beharreko aukeran. Ikus adibidez badok.infon Sor leküari bere kantari buruzko aipua.
  2. Euskaraz hala idatzi da "Ekialdeko webgunean".[Betiko hautsitako esteka]
  3. Davanten hitzetan.
  4. Davanten lanaren seriotasunari lehentasuna emango diogu; iturri batek, Igela aldizkariko 3. zenbakiak, 1962ko maiatzekoak Atharratzekoa zela aipatzen du baina Davanten lanak berriagoak eta seguruen kontrastatuago daude. Izen gisa Batista Sala agertzen da. "Ibiñagabeitia Proiektuan" bertan bada larraintartzat joa den testurik, kasu honetan Olerti aldizkariko 1994ko alean; biografia ere badakar.
  5. Hitz hori erabili ohi da Zuberoan "bertsolari" esateko.
  6. "Bibliografia" atalean dagoena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]