Jean-Baptiste Etxeberri (apaiza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Baptiste Etxeberri (apaiza)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Baptiste Etcheberry
JaiotzaDonaixti-Ibarre1806ko abenduaren 2a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza1898 (91/92 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Artikulu hau apaizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jean-Baptiste Etxeberri».

Jean-Baptiste Etxeberri edo Jean-Baptiste Etcheberry (Donaixti-Ibarre, Nafarroa Beherea, 1806ko abenduaren 2a - 1898), apeza, idazlea eta Escualdun laborarien adiskidea almanakaren sortzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarre-Ordokian sortu zen 1806an, eta Mixel Garikoitz lehen kusia (lehengusua) zuen. Lau urtetan Ibarlako ahaide batzuek, haurrik ez izanez, hartu zuten semetzat. Hamabi urte arte artzain izan zen. Baionan egin zituen teologiako ikasketak eta 1833an apez egin zuten. Uztaritzeko serora beltxen komentuaren omonier sartu zen 1843an eta 55 urtez egon zen.[1]

1848tik 1891ra (hil zen arte), urte guziez, Escualdun laborarien adiskidea izeneko almanaka argitaratu zuen.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almanaka:

  • Escualdun laborarien adiskidea eta conseilaria, presuna suerte gucientzat on dena. Egunaria edo almanaca. : eliça-oficioetaco aurki-bidea (1849-1911)

Beste obrak:

  • Testament zaharreco eta berrico istorioa, Frances liburu aphezpicuec onhetsia den baten gainean hescuaraz eguina (1875)
  • Maiatceco hilabethe chumea eta laburra. Eguin ditake escolan haurrekin. Eguin ditake familian. Eguin dezake norc berac andredena mariaren imaya baten aitcinean. Hastean erran ditake arrosarioa, gucia edo pharte bat. Akhabantzan erran ditake Orhoit zaite, etc... edo Zure arartecotasunerat, etc..., edo Pater eta Ave Maria. (1877)
  • Guiristinoa induljencien gainean argitua (1889)
  • Miguel Garicoitz aphezaren bicitcea laburzki. Haren cusi Etcheberry aphezac (1892)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]