Jean-Baptiste Pigalle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean-Baptiste Pigalle
Roslin, Marie-Suzanne - Jean-Baptiste Pigalle - 18th century.jpg
Bizitza
Jaiotza Rueil-Malmaison1714ko urtarrilaren  26a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1785eko abuztuaren  20a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k) Nicolas-François Dupré Itzuli
Jean Guillaume Moitte Itzuli
Louis-Philippe Mouchy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak eskultorea
Lantokia(k) Paris
Lan nabarmenak Voltaire Naked Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Académie royale de peinture et de sculpture Itzuli
Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen Itzuli
Mugimendua Barrokoa
Neoklasizismoa

Jean-Baptiste Pigalle (Rueil-Malmaison, Frantzia, 1714 - 1785) eskultorea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemezortzi urte zituenean hasi zen eskulturako ikasketak egiten Robert Le Lorrain eta Jean-Baptiste Lemoyne maisuekin. 1735. urtean Erromara jo zuen ikasketak sakontzera, eta garai hartan moldatu zuen bere lehen lana, Merkurioa. Parisa itzuli zenean, 1750-1758 urte-bitartean Madame Pompadourrek babestu zuen; Pigallek L'Amour et l'Amitié eta beste zenbait obra eskaini zizkion. Oso ezagun egin zen rokoko estiloko beste hainbat obra txikirekin. Edme Bouchardon eskultorearen obra amaitu zuen Errege plazan, eta Luis XV.a Frantziakoaren omenezko eskultura zizelatu zuen Reims hirian.

Saxoniako mariskalaren eta Harcout dukearen hilobiak egin zituen. Harenak dira, halaber, Diderot (1777) eta Voltaire biluzik (1776) erretratuak; Voltaire zahartuaren irudi errealistak haserre bizia sortu zuen jendaurrean erakutsi zenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Baptiste Pigalle Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.