Jean-Guy Pilon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean-Guy Pilon
Bizitza
Jaiotza Vaudreuil-Soulanges Regional County Municipality Itzuli1930eko azaroaren  12a (88 urte)
Herrialdea  Kanada
Hezkuntza
Heziketa Université de Montréal Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak poeta
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society of Canada Itzuli

Jean-Guy Pilon (Saint-Polycarpe, Quebec, 1930eko azaroaren 12a) quebectar olerkari eta eleberrigilea da. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Montrealgo Unibertsitatean, eta han eskuratu zuen lizentzia. Ondoren Éditions de l´Hexagone eta Éditions de l´Actuelle argitaletxeetan lan egin zuen, eta 1958. urtean Recontre Internationale Québécoise des Écrivains kultura-foruma antolatu zuen Gaston Miron eta Louis Portugaisekin. 1959. urtean Liberté aldizkaria sortu zuen, André Belleau, Jacques Godbout, Gilles Hénault eta Fernand Ouellettekin batera. Hurrengo urtetik aurrera Kanada Irratiko kultura-saioen arduraduna izan zen. Pilonek hainbat sari lortu ditu bere karreran zehar, besteak beste Province de Québecena (1955), David saria (1956) etab. Bere olerkietan nabarmena da Alain Grandbois eta René Charren eragina. Hauek dira bere olerki lan nagusiak: Les cloîtres de l´été (1955, Udako kanpandorreak), La fiancée du matin (1953, Goizaren andregaia), L´homme et le jour (1957, Gizona eta eguna), La mouette et le large (1960, Kaioa itsas barruan), Pour saluer une ville (1963, Hiri bat agurtzeko), Comme eau retenue: poèmes 1954-1963 (1968 Ur geldia bezala: poemak 1954-1963) bilduma. Pilonen lan aipagarria da, orobat, Solange (1965) eleberria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]