Jean Van Hamme
Itxura
Jean Van Hamme | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brusela, 1939ko urtarrilaren 16a (85 urte) |
Herrialdea | Belgika |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bruselako Unibertsitate Askea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komiki gidoilaria, idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, argitaratzailea eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Spirou (en) Tintin (en) À Suivre (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Vanam |
Genero artistikoa | Franko-belgikar komikigintza |
|
Jean Van Hamme (Brusela, 1939ko urtarrilaren 16a) belgikar eleberrigile eta komikigilea da.
Bruselan enpresen administrazioa ikasi ondoren, kazetari eta Philips enpresako marketin sailean lan egin zuen. Aldi berean komikietarako gidoiak idazten hasi zen. 1976tik aurrera, idazteari bakarrik ekin zion.
Bere lehen lan garrantzitsua Thorgal bikingoa izan zen, 1977an Grzegorz Rosiński marrazkilari poloniarrarekin batera sortu zuena. Komikiak Erdi Aroko kondairak eta fantasia heroikoa nahasten ditu eta hainbat sari irabazi zituen.
Hurrengo hamarkadan arrakasta handiko bi sail sortu zituen: XIII William Vancerekin eta Largo Winch Philippe Francqekin. Edgar P. Jacobsen hil ondoren Blake eta Mortimer saileko lau liburuki idatzi zituen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Epoxy: album bat, 1968, Paul Cuvelierren marrazkiak: Losfeld
- Mr. Magellan: 2 album, 1970–1971, Gériren marrazkiak: Le Lombard eta Dargaud
- Corentin: 2 album, 1970–1974, Paul Cuvelierren marrazkiak: Le Lombard eta Dargaud
- Michael Logan: 4 album, 1977–1981, André Beautempsen marrazkiak: Thaulez
- Histoire sans héros: 2 album, 1977–1997, Danyren marrazkiak: Le Lombard and Dargaud
- Domino: 4 album, 1979–1982, André Chéreten marrazkiak: Le Lombard and Dargaud
- Arlequin: 3 album, 1979–1985, Danyren marrazkiak: Le Lombard and Dargaud
- Tony Stark: 4 album, 1980–1982, Edouard Aidans en marrazkiak: Fleurus, Novedi eta Hachette
- Thorgal: 33 album, 1980–2006, Grzegorz Rosińskiren marrazkiak: Le Lombard
- XIII: 18 album, 1984–, William Vanceren marrazkiak: Dargaud
- Le Grand Pouvoir du Chninkel: album bat, 1988, Grzegorz Rosińskiren marrazkiak: Casterman
- S.O.S. Bonheur: 3 album, 1988–1989, Grifforen marrazkiak: Dupuis
- Largo Winch: 18 album, 1990–, Philippe Francqen marrazkiak: Dupuis
- Les maîtres de l'orge: 8 album, 1992–1999, Francis Vallèsen marrazkiak: Glénat
- Blake eta Mortimer: 4 album, 1996–, Ted Benoît René Sterneren marrazkiak: Editions Blake et Mortimer
- Wayne Shelton : 13 album, 2001–2003, 2009-, Christian Denayerren marrazkiak: Dargaud
- De telescoop: album bat, 2009, Paul Tengen marrazkiak: Casterman
- Lady S: 14 album