Jeanne-Marie Leprince de Beaumont

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jeanne-Marie Leprince de Beaumont
Jeanne-Marie Leprince de Beaumont.jpg
Bizitza
Izen osoa Jeanne-Marie Leprince Vaimboult
Jaiotza Rouen1711ko apirilaren  26a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza unknown value, 1780ko irailaren  8a (69 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, idazlea eta haur literaturaren idazlea

Jeanne Marie Leprince de Beaumont (Ruan, 1711ko apirilaren 26 - Chavanod, 1780ko irailaren 8) idazle frantsesa, Ederra eta Piztia ipuin klasikoaren bertsioari esker oso ezaguna. Europako haur eta gazte literaturaren lehen idazlea bezala onartua izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Baptiste Le Prince eta Marie-Barbe Plantart bikotearen alaba izan zen. Bere anaia Jean-Baptiste Le Prince margolaria izan zen. Ama haurra zenean hil zitzaion eta aita berriro ezkondu zen, Marie Anne Teresa de Guillaud-ekin, Anne Gaultier ezkondu ondoren. 1725tik 1735ra Ernemontgo damen eskolan eman zituen. Oso gazterik idazten hasi zen. 1736an Lorenako gortean etxe-irakasle moduan lan egin zuen. Gortean, beste lanen artean, musika irakasle eta laguntzaile-dama izan zen. Lan horiek Grimard de Beaumont-ekin ezkondu zenean utzi zituen. Bere ezkontza bizitza, Beaumontek zeraman bizitza galduaren ondorioz, zoritxarrekoa izan zen eta, ondorioz, ezeztatua izan zen. Behin bananduta, Londresera joan zen eta han gazteentzako egunkari bat sortu zuen, Le Nouveau Magasin Français (1750)[1]; egunkari horretan gai zientifikoak eta literarioak azaltzen ziren. 70 liburu baino gehiago idatzi zituen, bestetik, Le Triomphe de la vérité, et Mémoires de M. de La Villette (1748) lehendabizikoa. Baina ospetsu egin zen batez ere ipuin liburuei esker; horietako batean La Belle et la Bête (Ederra eta Piztia) argitaratu zuen (1757). Berriro ezkonduta, sei seme-alaba izan zituen. 1776an Frantziara, Saboyara hain zuzen, itzuli zen; han igaro zituen azkeneko urteak, bularreko minbiziak hil egin zuen arte.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren ipuinetan asmo moralizantea eta pedagogikoa nabaria da. Ipuinen helburua irakastea da: erlijioko aginduak eta haur guztiek jaso behar dituzten arau moralak. Askotan argumentua ia desagertu egin du horrelako eduki moralei tokia uzteko. Bere eredu bezala Émile de Rosseau aipatu izan da.[2]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Triomphe de la vérité, et Mémoires de M. de La Villette, 1748 ;
  • Lettre en réponse à l’Année merveilleuse, 1748 ;
  • Le Nouveau Magasin François et Bibliothèque instructive et amusante, 1750-51 ;
  • Lettres de Mme Du Montier à la marquise de ***, sa fille, avec les réponses, où l’on trouve les leçons les plus épurées et les conseils les plus délicats... pour servir de règle dans l’état du mariage, 1756 ;
  • La Belle et La Bête, 1757
  • Magasin des adolescentes, et Dialogues d’une sage gouvernante avec ses élèves de la première distinction, 1760 ;
  • Principes de l’histoire sainte, mis par demandes et par réponses, pour l’instruction de la jeunesse, 1761 ;
  • Instructions pour les jeunes dames qui entrent dans le monde et se marient, leurs devoirs dans cet état et envers leurs enfans, 1764 ;
  • Lettres d’Emerance à Lucie, 1765 ;
  • Mémoires de Madame la Baronne de Batteville et la Veuve parfaite, 1766 ;
  • La Nouvelle Clarice, histoire véritable, 1767 ; gutunen bidez antolatutako eleberria.
  • Magasin des enfants, et Dialogues d’une sage gouvernante avec ses élèves de la première distinction, dans lesquels on fait penser, parler, agir les jeunes gens suivant le génie, le tempérament et les inclinations d’un chacun... on y donne un abrégé de l’histoire sacrée, de la fable, de la géographie, etc., le tout rempli de réflexions utiles et de contes moraux, 1756-Londres ;
  • Magasin des pauvres, artisans, domestiques et gens de campagne, 1768 ;
  • Les Américaines, et la Preuve de la religion chrétienne par les lumières naturelles, 1770 ;
  • Éducation complète, et Abrégé de l’histoire universelle, mêlé de géographie et de chronologie, 1772 ;
  • Contes moraux, 1774 ;
  • La Dévotion éclairée, et magasin des dévotes, 1779.
  • La veuve et ses deux filles. Data ezezaguna

Martxak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aurore et Aimée
  • La belle et la bête
  • Belote et Laidronette
  • Conte des trois souhaits
  • Conte du pêcheur et du voyageur
  • Joliette
  • La curiosité
  • La veuve et ses deux filles
  • Le Prince Charmant
  • Le Prince Chéri
  • Le Prince Désir
  • Le Prince Fatal et le Prince Fortuné
  • Le Prince Tity

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeanne-Marie Leprince de Beaumont
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Jeanne-Marie Leprince de Beaumont