Jeldos Smetov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeldos Smetov
EldosSmetov.jpeg
Bizitza
JaiotzaTaraz1992ko irailaren 9a (29 urte)
Herrialdea Kazakhstan
Jarduerak
Jarduerakjudoka
Pisua60 kilogramo
Altuera1,67 metro
Jasotako sariak

Facebook: smetov.eldos Edit the value on Wikidata

Jeldos Bakhtybaevitx Smetov, kazakhstandarreraz Елдос Бахтыбаевич Сметов,[1] (Taraz, Zhambyl (Kazakhstan), 1992ko irailaren 9a) judo borrokalari kazakhstandarra da.[2]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), zilarrezko domina eskuratu zuen ≤60 kg-ko gizonezkoen kategorian, Beslan Mudranov errusiarraren (urrezkoa) atzetik eta Naohisa Takato japoniarraren eta Diyorbek Urozboyev uzbekistandarraren (elkarbanatutako brontzezkoa) aurretik sailkatuz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa lortu zuen (Luka Mkheidze frantziarrarekin brontzezkoa partekaturik) ≤60 kg-ko gizonezkoen kategorian, Naohisa Takato japoniarraren (urrezkoa) eta Yang Yung-Wei taiwandarraren atzetik sailkatuz.[3][4]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina ≤60 kg,
gizonezkoa[5]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina ≤60 kg,
gizonezkoa[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
  2. «Jeldos Smetov» JudoInside.com-en 2021-11-03an begiratua (Ingelesez)
  3. «Jeldos Smetov» olympedia.org 2021-11-03an begiratua(Ingelesez)
  4. «Jeldos Smetov» Olympics.com 2021-11-03an begiratua (Gaztelaniaz)
  5. "Judoa, ≤60 kg, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Judoa, ≤60 kg, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]