Jemaa el-Fnaa plaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jemaa el-Fnaa plaza
MoroccoMarrakech DjemaaElFna..jpg
Marrakesh, Djemaa el Fna in the evening2 (js).jpg
Kokapena
Herrialdea Maroko
EskualdeaMarrakesh-Safi
ProbintziaMarrakesh Prefecture
HiriaMarrakex
Koordenatuak31°37′33″N 7°59′21″W / 31.625971°N 7.989098°W / 31.625971; -7.98909831°37′33″N 7°59′21″W / 31.625971°N 7.989098°W / 31.625971; -7.989098
Ondarea

Jemaa el-Fnaa plaza (arabieraz: جامع الفناء‎ŷâmiʻ al-fanâʼ, frantsesez: Jemaa el-Fna) Marrakexen, Marokon dagoen merkatari eta gune irekia da. Hiriko plaza nagusia da. Kutubiyya meskitatik gertu dago. Plazaren inguruan ere beste meskita txikiagoak dira. Plaza honetan mugimendu handia dago beti eta herritarrentzat ezinbesteko topalekua da. Kaleko postuak, kaleko artistak, musika... egun osoan mugimendua dago plaza honetan, batez ere gauean. Plazak Unescoren bi izendapen ditu: 1985ekoa, ondasun kulturala moduan, eta 2001koa, Gizateriaren Kultura Ondare Immaterialren gisa.

Izenaren etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazaren izena interpretatzeko garaian hipotesi desberdinak daude. Batzuentzat "suntsitze batzarra" esan nahi du zeren eta bertan delinkuenteei zigortzen baitzitzaien. "Batzarra" edo "Bilera" esaten zitzaion zeren eta moztutako hilarazitakoen buruak publikoki erakusten baitziren. Hilarazketak 1050. urtearen inguruan egin ziren.[1] Beste hipotesi baten arabera ŷâmiʻ hitzak aljama edo meskita nagusia eta, orduan, "suntsitutako meskitaren lekua"; antza denez bertan almorabideek botatako meskita zegoen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaza tamaina handikoa da. Albo guztietatik, bat izan ezik, eraikinez eta arabiar merkatuez inguratuta dago. Alboetan kafetegi eta jatetxe asko daude, bestetik. Jateko kaleko postu daude ere bai.

Plazan egiten diren aktibitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Saltzaileak
  • Musika espektakuluak
  • Henna tatuatzaileak
  • Animaliekin egindako espektakuluak (tximuak, sugeak), batzuk nahiko basatiak eta salatzeko modukoak
  • Ipuin kontalariak
  • Dantzariak

Atentatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011an plazaren inguruko kafetegi batean atentatu bat izan zen. Ondorioz, hamalau pertsona hil ziren: 11 turista eta hiru marokoar; beste 221 pertsona zaurituak izan ziren.

Plaza zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfred Hitchcock zuzendariak plaza honetan 1956ko The Man Who Knew Too Much filmaren eszenak egin zituen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egile batzuk:Morocco. Lonely Planet, 2017, 50 or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jemaa el-Fnaa plaza Aldatu lotura Wikidatan