Arabiar azoka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azoketan herritarrek bizitzeko behar diren gauza guztiak aurkitzen zituzten.

Arabiar merkatua edo souq (arabieraz: سوق sūq) herrialde arabiarretan ohikoa den azoka da. Gaztelaniaz "zoco" idazten da eta frantsesez "souk". Salmentatik aparte, herritarrak elkar aurkitzeko espazioak dira. Historikoki lehenengo datuak K.a.VI. mendekoak dira. Arabieraz suq hitzak orokorra da, hau da, "azoka" orokorrean.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azoka hauek askotan kalean egiten dira; bestetan, postu txikiekin eginak, azpiegitura amankomun estalia dute. Hauetako azoka batzuk, Euskal Herrian bezala, egun zehatzetan antolatzen dira baina badira beste ospetsu batzuk ia egunero egiten direnak: Marrakexekoa, Istanbulekoa...

Tradizionalki inguru horiek ez dira bakarrik sal-erosteko espazioak bakarrik. Berez, gizarte horien gune garrantzitsuak dira azokak non harremanak zaintzen diren. Halaber, berriak zabaltzeko eta elkar ezagutzeko tokiak izan dira tradizionalki.

Literaturan ere azoka hauek garrantzi handia izan dute. Esaterako Mila gau eta bat gehiago liburuko ipuin asko inguru horietan kokatzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki oso zaharrak dira baina, aztarnategi arkeologikoen ezaren ondorioz, jatorrien inguruan ez dago informazio handirik. Nolabait, hirien sorrera eta garapenarekin bat egiten zuten. Dokumentatu diren lehenengoak K. a. 550. urtekoak dira eta Ekialde Hurbilan aurkitu dira. Hasieran kalean egiten ziren, hirietatik kanpo, karabanak gelditzen ziren tokietan. Horregatik ere, sarritan azokak karabansaraietan egiten ziren. Poliki-poliki, azokak hauek hiri desberdinen arteko sareak sortu zituzten. X. mendetik aurrera, hirien handitzearekin batera, azokak hirien erdiguneetan kokatzen joan ziren.

Arabiar azokak inguru desberdinetara egokitzen dira. Horrela, badaude hirikoak eta nekazal ingurukoak. Espazio horietan pertsonek behar dituzten produktu eta lanbide guztiak aurkitzen dituzte: janaria, espeziak, arropa, eguneroko produktuak, abereak, artisauak... Azken urteetan txinatarren postuak eta turisteei eskainitakoak zabaldu dira baita ere. Beste aldetik, herritarrei produktu batzuen gehiegizko ekoizpenak gertatzen zaizkienean ere hemen saltzen dituzte.

Azokak saltzen diren produktuen arabera antolatzen dira. Esaterako, arropa postuak elkarrekin daude. Azoka hauek inguru baten ekonomia eta bizimodua neurtzeko oso termometro onak dira.[1]

Azoketan salneurriak ez dira finkoak eta prezioen inguruko eztabaidak eta tratuak ohikoak dira. Toki askotan erostearen prozesua benetako erritoa da: saltzaileak tea prestatzen du, eroslea eta saltzailea agurtu egiten dira, elkarrizketa labur bat izaten dute...

Arabiar azoketan kaleko postuak egon daitezke, baina baita ere etxeetan kokatutako lokalak, tailerrak eta, batzutan ere, etxeak.[2]

Arabiar azoka batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabiar azoka Aldatu lotura Wikidatan