Jenna Elfman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jenna Elfman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJennifer Mary Butala
JaiotzaLos Angeles1971ko irailaren 30a (52 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Bodhi Elfman  (1995 -
Hezkuntza
HeziketaCalifornia State University, Northridge (en) Itzuli
Los Angeles County High School for the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema ekoizlea, zinema aktorea, telebista-aktorea, podcaster (en) Itzuli eta telebista-ekoizlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZientologia

jennaelfman.com
IMDB: nm0001184 Allocine: 4061 Rottentomatoes: celebrity/jenna_elfman Allmovie: p236516 Metacritic: person/jenna-elfman TV.com: people/jenna-elfman
Twitter: JennaElfman MySpace: jennaelfman Edit the value on Wikidata
Jenna Elfman eta Garret Dillahunt, San Diego Comic Con International, 2018
Jenna Elfman Fan batekin, 2007

Jenna Elfman, jaiotzaz Jennifer Mary Butala Grace (Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1971ko irailaren 30a) estatubatuar zinema eta telebistako aktorea da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jenna Elfman Jennifer Mary Butala da jaiotzaz. Los Angelesen jaio zen . Gurasoak Sue Grace etxekoandrea, eta Richard Wayne Butala Hughes Aircraften exekutiboa. Aitak jatorri kroaziarra zuen. Bere osaba Tony Butala da, The Lettermen taldeko kidea. Los Angeles County High School for the Arts-en ikasi zuen dantza, eta 1989an graduatu zen. Telebistan hasi aurretik, Milton Katselasekin ikasi zuen Beverly Hillseko akademian.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistako serieetan hasi aurretik, hainbat iragarki komertzial egin zituen. 1995-1996 denboraldian, ABC kateko hainbat telesailen aktore gonbidatu izan zen: Roseanne, Policías de Nueva York, The Monroes eta Murder One. CBSko Almost Perfect seriearen atal batean ere parte hartu zuen.

Bere interpretaziorik ezagunena Dharma & Greg komedian izan zen eta Dharma pertsonaia interpretatu zuen 1997tik 2002ra ABC katean. Paper horri esker, Urrezko Globo bat irabazi zuen eta bi aldiz izendatu zuten Emmy sarietarako.

2004an, Touched filma ekoitzi eta protagonista ere izan zen. 2005eko azaroan, CBSk Courting Alex telesaila iragarri zuen eta Jenna protagonista zela. 2006ko urtarrilaren 23an estreinatu zen.

Beste film batzuetan ere parte hartu zuen, hala nola La tribu de los Krippendorf, Edtv, Looney Tunes: De nuevo en acción eta Keeping the Faith.

2018tik aurrera, Fear the Walking Dead telesailaren laugarren denboralditik aurrera, aktore protagonisten taldea osatu zuen. Naomi pertsonaia, birusaren ondorioz alaba galdu zuen erizaina interpretatu zuen.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere senarra, Bodhi Elfman aktorea, casting batean ezagutu zuen Spriteko iragarki batean, 1991ko otsailean.[3] Handik lau urtera ezkondu ziren, 1995ean. Bodhi juduen ondorengoa da, eta Jenna katoliko hezi zuten.[4] Bera, senarraren bidez, 1991n zientologia munduan sartu zen.[5][6]

2005ean, Psychiatry: An Industry of Death museoaren inaugurazio polemikoan parte hartu zuen. An Industry of Death museoak Adolf Hitler psikiatra lanbidearekin lotzen duen konspirazio-teoria bati eusten dio.[7]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira bere lan batzuk:[8][9][10]

  • 1990: HaloDepeche Moderen bideoklipa. (Dantzaria). Strange Too bildumarako.
  • 1993: Double Deception – TV. (Lisa Majorski)
  • 1996: Townies – TV. (Shannon Canotis)
  • 1996: Her Last Chance – TV. (Leslie)
  • 1997-2002: Dharma & Greg – TV. (Dharma Freedom Finklestein Montgomery)
  • 1997: Grosse Pointe Blank – Zinema. (Tanya)
  • 1998: Dr. Dolittle – Zinema. (Owl)
  • 1998: Can't Hardly Wait – (Zinema).
  • 1998: Krippendorf's Tribe – Zinema. (Verónica Micelli)
  • 1999: EDtv – Zinema. (Shari)
  • 1999: Anthrax: Return of the Killer B's Video Anthology - Zinema
  • 1999: Venus – Zinema. (Venus)
  • 2000: The Tangerine Bear – Zinema. (Lorelei)
  • 2000: Cyberworld – Zinema. (Phig)
  • 2000: Keeping the Faith – Zinema. (Anna Riley)
  • 2001: Town and Country – Zinema. (Auburn)
  • 2002: Obsessed – TV. (Ellena Roberts)
  • 2003: Looney Tunes: Back in Action – Zinema. (Kate)
  • 2004: Clifford's Really Big Movie – Zinema. (Dorothy)
  • 2004-2011: Two and a Half Men - TV. (Frankie/Dharma)
  • 2005: Touched – Zinema. (Ángela Martin)
  • 2005: What's Hip, Doc? – Zinema. (Supermodelo,a, ahotsa)
  • 2006: Courting Alex – TV. (Alex Rose).
  • 2007: Literacy Superstar – TV.
  • 2008: The Six Wives of Henry Lefay – Cine.
  • 2009: Love Hurts
  • 2009: Accidentally On Purpose - TV. (Billie Chase)
  • 2011: Friends with Benefits
  • 2012: Damages (Naomi Wallings) - TV
  • 2014 Big Stone Gap
  • 2018-2023: Fear The Walking Dead (June/Naomi/Laura) - TV

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Patrick, Sam. (2017-03-11). «Why Hollywood Won't Cast Jenna Elfman Anymore» Nicki Swift (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  2. (Ingelesez) celebritytall. (2023-05-19). «Jenna Elfman Height, Weight, Measurements, Bra Size, Shoe Size» CelebrityTall (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  3. «Jenna Elfman's Winning Formula: Hard Work That's Fun» Seattle Post-Intelligencer 1997-11-25.
  4. Associated Press. (2007-07-23). Jenna Elfman Gives Birth to a Son in LA: Jenna Elfman and Husband Welcome First Child, a Son Named Story Elias, Her Publicist Says. ABC News.
  5. ISSN https://www.lifeder.com/famosos-cienciologia/..
  6. (Gaztelaniaz) «Jenna Elfman sobre ser ciencióloga: 'Sé lo que sé' - Otro» es.cm-sobral-monte-agraco.pt (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  7. «Yahoo forma parte de la familia de marcas de Yahoo» consent.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  8. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Jenna Elfman» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  9. (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).
  10. (Gaztelaniaz) «Las mejores películas de Jenna Elfman» PeliculasAZ.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]