Jesús María Cormán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jesús María Cormán
Bizitza
Jaiotza Pasaia1966ko urtarrilaren 6a (53 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak margolaria, idazlea eta kanta-idazlea

Jesús María Cormán (Pasaia, 1966ko urtarrilaren 6a) gipuzkoar margolari eta gaztelerazko idazlea da.

Literaturgintzari dagokionez, gaztetan narratiba landu bazuen ere, geroago poesia idatzi du gehienbat. Bestalde, kanta-idazle gisa oso ezaguna da; berak sortuak dira Mikel Erentxun kantari donostiarrak bakarka argitara eman dituen ehun abesti baino gehiago, hamaika disko ezberdinetan argitara emanak.

Margolari gisa, Jesús Mansé izengoitiarekin ere ezaguna da eta egin duen lanari dagokionez, paisaia landu du batez ere, kolore hotz eta ilunez hasieran eta berotasun handiagoaz ondoren. Cormánen paisaiak, ordea, ez dira figurazio hutsa, horien inguruan beti baitago artistak islatu nahi izan duen beste emozio edo kontzepturen bat. Puntu horretan uztartzen ditu egileak, hain zuzen ere, bere sormen-lanaren alde biak: pintura eta literatura. Berak dioenez, bere testu eta poemak piktorikoak diren neurrian dira literario bere paisaiak. Pintore gisa, hainbat erakusketa eta arte-azoka garrantzitsutan egona da, besteak beste, Madrilgo Arcon. 2000. urtean bi bakarkako erakusketa garrantzitsu egin zituen: Donostiako Altxerri galeriak Borgesen El Aleph ipuinean oinarritutako paisaiez osatutako erakusketa egin zuen, eta Irungo Amaia Kulturgunean azken lau urteetako lanak biltzen zituen Avalache erakusketa jarri zuen ikusgai.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz) Egilearen web orria: [1]