Jesu Kristoren imitazioa
Itxura
(«Jesukristoren Imitazioa» orritik birbideratua)
Jesu Kristoren imitazioa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Tomas Kempiskoa |
Generoa | Christian devotional literature (en) |
Jatorrizko izenburua | Dē imitātiōne Christī |
Jesu Kristoren imitazioa, jatorrizko latinez De imitatione Christi, Tomas Kempiskoa fraide katolikoak 1418. urtean idatzitako liburu izpirituala da. Eliza Katolikoan gehien irakurri den liburuetako bat da, Bibliaren ondoren.
Euskarazko itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVII-XIX. mendeetan euskarara gehien itzuli zen liburua izan zen; gutxienez bost itzulpen izan ziren guztira:
- Iesusen imitacionea, Silvain Pouvreaurena (c. 1665; 1890 arte argitaragabea).
- Jesu Christoren imitationea, Jean d'Arambillaga lapurtar apaizarena (1684).
- Jesus-Christoren imitacionea, Mixel Xuriorena (1720).
- Iesu-Kristen imitacionia, Martin Maister zuberotar apaizarena (1757)
- Jesusen imitacioco edo berari jarraitcen eracusten duen libruba, Jose Kruz Etxeberria gipuzkoar frantziskotarrarena (1829)
- Jesukristoren imitazioa, Gregorio Arrue gipuzkoar apaizarena (1887)
- Jesu Kristoren imitazionea, Joan Piarres Duvoisinek hasi eta Haristoik bukatua (1896).
Itzulpen guztiok garaian garaiko euskararen lekuko garrantzitsuak dira.[1]
XX. mendean bertan izan dira Kempisa itzuli dutenak, hala nola, Luis Eleizalde (Kisto'ren Antz-bidea, 1913), Arriandiaga, Olabide (Kristo’ren antz-bidea, 1920), etab.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Literatura itzulia, www.basqueliterature.com webgunean.