Edukira joan

Martin Maister

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Maister
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Zuberoa
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 718

Martin Maister[1] XVIII. mendeko zuberotar apaiza eta euskal idazlea zen.

Ligi, Basabürüa, Zuberoa

Bere bizitzari buruz oso datu gutxi dira ezagunak. Basabürüa eskualdeko Ligi herriko erretore izan zen.

Bigarren edizio bat ere ezagutzen da (Oloroe-Donamaria, 1838) eta aurrekoaren kopia hutsa da.

Piarres Lafittek liburu honi oso kritika ona egin zion[4] eta hizkuntza aberatsa darabilela aipatu, Tartasen gainetik jarriz.

Bestetik, Aranbillagaren itzulpenarekin (lapurteraz idatzia) konparatzen badugu, Zuberoako hizkera atzeratuago geratu dela ikus daiteke[5], erregistroan eta berrikuntzetan ziurrenik.

Davantek bere erreferentziazko antologian liburuko sar-hitza (Iakurzaliari) jasotzen du; hitzaurre hori euskaraz zein latinez egin zuen eta bietan ezagutza handia erakusten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zenbait iturrik Maizter ere idazten dute.
  2. Liburua Klasikoen gordailuan.
  3. Ikus Jesukristoren Imitazioa artikulua.
  4. Eskualdunen Loretegia. XVI-garren mendetik hunateko liburuetatik bildua. Lehen zatia (1645-1800), 1931, Lasserre, Baiona; aipamena 101-104 orrialdeetan.
  5. «Maister, Martín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-02-14).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]