Erramun Olabide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erramun Olabide
Erramun Olabide
Erramun Olabide 1927an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Raimundo German Olabide Karrera
Jaio 1869ko martxoaren 15a
Gasteiz (Araba)
Hil 1942ko irailaren 9a
(73 urte)
Tolosa Okzitania (Okzitania)

Erramun Olabide, jaiotzako izen-deiturez Raimundo German Olabide Karrera (Gasteiz, Araba, 1869ko martxoaren 15a - Okzitaniako Tolosa, 1942ko irailaren 9a) apaiza, hizkuntzalaria eta itzultzailea izan zen.

Biblia osoa euskaratu zuen.

Apaizetxea eta unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urduñan ikasketak hasi zituen, Loiolan Jesusen Konpainian sartu eta 1902an apaiztu egin zen. Veruelan eta Tortosan egin zituen eliz ikasketak eta Filosofia eta Letretakoak. Valladoliden, Salamancan, Oñan eta Gijonen egon zen irakasle.

Euskalduntzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guraso gipuzkoarrak izanda ere, txikitan gaztelania eduki zuen etxeko hizkuntza. Gaztea zelarik, baina, ekin zion euskara ikasteari, Arturo Kanpion Salamancan irakurri ondoren: "Entonces me avergoncé de llevar sangre eúskara en las venas y de ignorar la lengua nativa de los eúskaros". Hogeita zazpi urte zituen.

1914an San Inazioren Gogo-jardunak itzuli zituen Loyola´tar Eneko Deunaren Gogo-iñarkunak izenburupean.

Handik hiru urtera Giza-soña izeneko obra idatzi zuen, gorputz atalak izendatzeko hiztegi osoa.

Euskaltzaindia eratu zenetik euskaltzain osoa izan zen, alegia, 1919ko irailaren 21etik.

Kempisa itzuli zuen (1920, Kisto´ren antz-bidea) eta Giza-gogoa izeneko obrarekin hasita zegoenean, lana bertan behera utzi eta Biblia osoa itzultzeko asmoarekin hasi zen, 1921ean.

Itun Berria itzultzen hamar urtez ibili zen eta 1931n Bilbon argitaratu zuen. Jesuitak Espainiatik bidali zituztenean Arantzazura joan zen, eta lau bat urte egin zituen han Itun Zaharra itzultzen. Ondoren Gernikara joan eta han harrapatu zuen Espainiako Gerra Zibilak.

Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernikako bonbardaketan bertan zegoen, baina Itun Zaharraren itzulpenaren eskuizkribua ezkutatu egin zuen. Urte hartan, 1937an, Okzitaniako Tolosara erbesteratu zen, eta han hil zen handik bost urtera kaleko istripu batean, Itun Zaharraren euskaratzea argitara eman gabe.

Biblia osoaren argitaratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an osorik argitaratu zen Itun Zar eta Berria, Patxi Etxeberria jesuitaren ardurapean. Olabidek ongi ezagutzen zuen Azkueren hiztegia, eta garbizalekeriaren eragina nabarmen ageri da beraren obran.

Aditz formak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokin Zaitegik Olabideren aditz formak aztertu zituen Euzko Gogoa aldizkarian argitaratu zen lan aipagarri batean: Adizki Berankoiak Olabide´ren Itun Berria´n (1958).

Idazlanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1914: "Loyola-tar Eneko Deunaren Gogo-Iñardunak".
  • 1917: "Giza-soña".
  • 1920: "Kristo’ren antz-bidea".
  • 1958: Hil ondoren, Patxi Etxeberriak eman zuen argitara "Itun zâr eta Berria", Olabideren lanik garrantzitsuena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]