Jesusen Lagundiaren kanporaketa

Jesusen Lagundiaren kanporaketa historian zehar behin baino gehiagotan eman den gertaera izan da. Kanporatze garrantzitsuena XVIII. mendean zehar eman zen. Despotismo Ilustratuarekin bat egiten zuten monarkiek Lagundia kanporatu zuten, esaterako Espainiako Monarkian 1767an, eta, 1773an, Klemente XIV.a Aitasantuak ordena desegin zuen. Hurrengo hamarkadetan kanporatze neurria errepikatuko zen herrialde desberdinetan.
Lehenengo kanporaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVIII. mendetik egoera hori Lagundiak ezagutu zuen:
- 1594an, Frantziatik: Henrike III.a Nafarroakoak kanporatu zituen.
- 1605ean, Ingalaterratik: Elisabet I.a Ingalaterrakoaren agindua.
- 1606an, Veneziako Errepublikatik: bere agintariek Aita Santuaren boterearen aurka jarri baitziren.
- 1615ean, Japoniatik: Tokugawa Ieyasuk agindua eman zuen.
- 1639: Maltatik
XVIII. mendeko kanporaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kausak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neurri horiek Regalismo izena duen doktrina politikoarekin lotura estua dute. Ideologia horrek estatuak elizaren gaietan sartzea defenditzen du; horren arabera, estatuek eliza nazionalen errentak jasotzeko eta antolatzeko eskubidea zuten. Testuinguru horretan Jesusen Lagundia erakargarria zen erabat: orden erlijioso horrek botere eta aberastasun handiak baitzituen. Halaber, jesuitekin bukatzeak monarkiaren boterea indartzen zuen zeren eta, behin kanporatuta, haien jabegoen desamortizazioaren prozesuari ekiten zioten, ondare guztiak konfiskatuz.
Europako monarkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendearen erdialdean, Lagundia Europako erreinu askotatik kanporatu zuten:
- Portugalgo Erresuma: 1759an, Pombal Markesak erregearen bizitzaren aurka aritzea leporatu zien eta, ondorioz, Lagundikoak kanporatu zituzten.[1]
- Frantziako Erresuma: 1762an, Choiseul dukearen gobernuaren garaian, eta jesuitak eta jansenisten arteko eztabaidan, jesuitak eta monarkia bateraezinak zirela erabaki zen. Jesuitek, besteak beste, kasuistika, tiranizidioa eta moral lasaia defenditzen zituzten. Halaber, finantza eskandalu batzuk eman ziren.[2]
- Espainiako Erresuma: 1767an, Campomanes kondeak Esquilacheren aurkako matxinada piztea leporatu zien.
Erbestea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanporaketen eta Lagundiaren deuseztatzearen ondorioz jesuita askok ofizialki katolikoak ez ziren herrialdeetara ihes egin behar izan zuten; herrialde horietan katolikoen presentzia onartzen zuten, esaterako Prusiako Erresuma edo Errusiar Inperioa; bi monarka horiek, Katalina II.a Errusiakoa eta Frederiko II.a Handia, Aita Santuaren dekretuari ez-ikusia egin zioten. Horri esker Lagundiaren ikastetxeen lanak jarraitu egin zuen.
Leheneratzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1814ko Europako berrezartzearen inguruan, abuztuaren 7an, Pio VII.a Aitas Santuak bula berri bat plazaratu zuen, Solicitudo omnium Ecclesiarum. Horren bitartez Lagundia leheneratu zuen.[3] Estatu desberdinen gobernuek laster onartu zuten erabakia; esaterako, Espainian, Fernando VII.a berehala ezarri zuen.
XIX. mendeko kanporaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herbehereetako Erresuma Batua: 1818an.
- Espainia: 1820an berriro ere.
- Frantzia: 1828an.
- Portugal: 1834.
- Espainia: 1835an, Karlistaldietan
- Suitza: 1847an.
- Austria: 1848an.
- Kolonbia: 1850an.
- Ekuador: 1852an.
- Alemaniar Inperioa: 1872an, Kulturkampfen testuinguruan.
- Italiako Erresuma: 1873an.
- Austria-Hungariako Inperioa: 1874an.
- Frantziako Hirugarren Errepublika: 1880an.
- Brasil: 1889an.
XX. mendeko kanporaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frantzia: 1901an.
- Portugal: 1910ean.
- Espainiako Bigarren Errepublika: 1932an.