Sebastião José de Carvalho e Melo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastião José de Carvalho e Melo

lehen ministro

1750eko abuztuaren 2a - 1777ko martxoaren 4a
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

1750eko abuztuaren 2a - 1756ko maiatzaren 6a
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaLisboa1699ko maiatzaren 13a
Herrialdea Portugalgo Erresuma
HeriotzaPombal (en) Itzuli1782ko maiatzaren 8a (82 urte)
Hobiratze lekuaIgreja da Memória (en) Itzuli
Familia
AitaManuel de Carvalho e Ataíde
Ezkontidea(k)Eleonora Ernestina von Daun, Marquise of Pombal (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, sismologoa, hirigilea, ministroa eta Funtzionarioa
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society

Find a Grave: 243562179 Edit the value on Wikidata
Pombalgo markesa.

Sebastião José de Carvalho e Melo edo Pombalgo markesa (Lisboa, Portugal, 1699ko maiatzaren 13a - Pombal, Portugal, 1782ko maiatzaren 8a) aitoren semea eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalgo politikari nagusia izan zen 1750etik 1777ra bitartean; erreforma ugari eragin zituen administrazioko alor gehienetan. Enbaxadore izan zen Londresen (1739) eta Vienan (1745). Gero, 1750ean, Josef I.a erregeak estatuko idazkari izendatu zuen eta, ministro nagusia baino areago, Portugalgo benetako agintaria izan zen Pombalgo markesa. Gizon ikasia, aurrerakoia eta zorrotza zen. Ilustrazioaren teoria politikoan oinarrituz, agintari absolutista gisa gobernatu zuen. Erregearen ahalmena indartu zuen, eta administrazioa errotik aldatu: jaraunspenezko karguak eta alferrikako funtzionarioak kendu zituen (1761), itsas armadaren eta Portugalgo gudarosteen egitura zaharkitua berritu, eta polizia indartu zuen. Halaber, herri-lan handiak egin zituen: 1775eko lurrikararen ondoren, Lisboa goitik behera berritu zuen, eta nekazaritza indartu egin zuen; era berean, neurri zorrotzak hartu zituen Portugalgo industria eta merkataritza bultzatzeko, eta atzerritarrek Portugalen zituzten eraginak eta eskubideak murriztu zituen: lehengaiak eta metal bitxiak esportatzeko debekua ezarri zuen, inportazioak zergen bidez mugatu eta koloniekiko harremanak errazteko merkataritza-elkarteak (Pernambuco, Pará eta Maranhãokoak, besteak beste) sortu zituen.

Erromatar Eliza Katolikoaren ahalmena eta eragina murriztu zituen: 1751ean Inkisizioaren fede-auziak debekatu zituen; zentsura laikoen esku utzi zuen eta gogor jokatu zuen jesulagunen aurka; aurrena, indar ekonomikoa eta eragin politikoa murriztu zien eta, azkenean, 1759an, Portugaldik eta kolonietatik egotzi. Irakaskuntza laikoa ezarri zuen Portugalen. Horrela, bada, Portugalgo funtsezko egitura guztiak errotik aldarazi zituen, baina horrekin etsai asko sortu zitzaizkion; hala, Josef I.a erregea hil zenean, aitoren semeek eta handikiek, Elizak eta Portugalen interes ekonomiko handiak zituzten atzerritarrek, beren interesak zapuztuak ikusita, kargua uztera behartu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastião José de Carvalho e Melo Aldatu lotura Wikidatan