Jill Farrant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jill Farrant
Bizitza
Jaiotza1961 (62/63 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaUniversity of KwaZulu-Natal (en) Itzuli
(1986ko urtarrilaren 1a - 1992ko urtarrilaren 1a) Doktoretza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologo zelularra, botanikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Lurmutur Hiriko Unibertsitatea
Lurmutur Hiriko Unibertsitatea  (2007ko urtarrilaren 1a -
Jasotako sariak

TED: jill_farrant Edit the value on Wikidata

Jill Farrant (Hegoafrika, 1961) botanikari hegoafrikarra da. 2012an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen landare suspergarrien inguruan egindako ikerketengatik[1].

Lurmutur Hiriko Unibertsitatean biologia molekular eta zelularreko irakaslea da[2].

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

9 urte zituela hilik zegoela uste zuen landarea suspertzen ikusi zuen euri zaparrada baten ondoren. Aitari adierazi zion baina hark ez zion sinistu[3]. Ordutik urik apenas izan gabe denboraldi luzeak jasateko gaitasuna duten landareak ikertzen ditu Jill Farrantek.

Farrantek dioenez "landare guztiek dute lehortea jasateko geneak, baina gehienek hazien faasean soilik aktibatzen dituzte. Landare suspergarriek gene horiek hostoetan eta sustraietan ere aktibatzen dituzte lehorte egoera iristerakoan". Ikerketaren helburua da eremu lehorretan, bereziki Afrikan, lehorteari aurre egingo dioten zerealak aurkitzea[4], bai eta medikuntzarako baliagarriak izango diren elementuak aurkitzea ere[5]. Farranten esanetan "aldaketa klimatikoak nekazaritzan izango duen eraginaren aurrean ezaugarri hau gero eta garrantzitsuago izango da"[1].

Tef landareak (Eragrostis tef) izan dezakeen potentziala aztertzen ari da bereziki. Proteina kopuru handia duen Etiopiako landare belarkara da eta gizakien eta animaliaen kontsumorako landare garrantzitsua da[6]. Landare suspergarriekin gainera erlazioa badu[7]. Farrantek dioenez "gizakiak historikoki landare belarkarak hautespen artifizial bidez olo, arto edo gari bihurtu ditu eta antzera egin liteke Eragrostis familiako landareekin, manipulazio genetikoaren beharrik gabe.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Jill Farrant wins major global award for her contribution to life sciences» web.archive.org 2012-09-01 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  2. «MCB - Professor Jill Farrant» web.archive.org 2012-08-27 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  3. (Ingelesez) Davis, Rebecca. (2012-04-12). «Jill Farrant: The Resurrection Plant – and Woman» Daily Maverick (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  4. (Ingelesez) «Jill Farrant | Falling Walls» falling-walls.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  5. «Who is Jill Farrant? - Agora» web.archive.org 2012-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  6. Txantiloi:En-ZA «Resurrection plant could save us» The Mail & Guardian 2010-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  7. (Ingelesez) Farrant, Name Jill. (2017-08-18). «Jill Farrant - Alchetron, The Free Social Encyclopedia» Alchetron.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  8. Txantiloi:En-ZA «Tapping into the secrets of plants» The Mail & Guardian 2010-11-05 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]