Lurmutur Hiriko Unibertsitatea
Lurmutur Hiriko Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Unibertsitate publikoa, sarbide irekiko argitaletxea eta goi mailako hezkuntza-erakundea |
Herrialdea | Hegoafrika |
Izengoitia | Ikeys |
Jarduera | |
Kidetza | ORCID, International Alliance of Research Universities (en) , Association of Commonwealth Universities (en) , Cape Higher Education Consortium (en) , Universities South Africa (en) , arXiv, South African National Library and Information Consortium (en) , Agence universitaire de la Francophonie (en) , International Association of Universities (en) , Open Education Global (en) eta Association of African Universities (en) |
Eskumendekoak | |
Enplegatuak | 5.442 |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Ikasle-kopurua | 23.500 |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1829ko urriaren 1a |
Ordezkatzen du | South African College (en) |
webgune ofiziala |
Lurmutur Hiriko Unibertsitatea —ingelesez: University of Cape Town—, baita ere UCT, Hegoafrikako unibertsitate publiko nagusia da. 1829an South African College izenpean sortua, kontinente osoko bigarren unibertsitaterik zaharrena da. 1918an unibertsitate bilakatu zen. Ikasketetan erabiltzen den hizkuntza ingelesa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurmutur Hiriko Unibertsitatea 1829n gateentzako South African College gisa Groote Kerk egin zen bilera batean sortu zen. Ikastetxeak goi hezkuntzako zentro txiki bat zuen, 1874an sortua; zentro hori asko hazi zen 1880. urtetik aurrera, iparraldean urrea eta diamanteak aurkitu zituztelako. Meatzaritzak unibertsitateak eman ziezaiokeen ezagutza behar zuen eta horrek hazteko behar zuen bultzada finantzarioa eman zion. 1880 eta 1900 artean, langutza publikoei eta pribatuei esker, osoko unibertsitatea bihurtu zen. Urte horietan, unibertsitateak bere lehen laborategi zientifikoak eraiki zituen, eta mineralogia eta geologia sailak sortu zituen, sortzen ari ziren diamantearen eta urrearen meatze-industrietan langile kualifikatuen beharra asetzeko.
UCTren armarria 1859an diseinatu zuen Charles Davidson Bell-ek, garai hartan Lurmutur Koloniako Agrimensor Nagusiak.
UCT formalki unibertsitatearen sorkuntza 1918an eman zen, batez ere mehategien jabe batzuen laguntzei esker: Alfred Beit, Julius Wernher eta Otto Beit. 1928an, unibertsitateak bere instalazio gehienak Groote Schuurrera eraman ahal izan zituen, Cecil John Rhodesek, unibertsitate nazional baten egoitza eraikitzeko nazioari utzitako lurretara. UCTk hurrengo urtean ospatu zuen bere mendeurrena.
Hurrengo hamarkadetan ikerkuntzan eta irakaskuntzan punta-puntako unibertsitate gisa ezartzeaz gain, UCTk "Mosku muinoan" ezizena irabazi zuen 1960 eta 1990 artean, apartheidari egin zion oposizioagatik, batez ere goi-mailako irakaskuntzan. Unibertsitateak 1920ko hamarkadan onartu zuen ikasle beltzen lehen talde txikia. Ikasle beltzen kopurua nahiko baxua izan zen 1980ko eta 1990eko hamarkadetara arte. 80ko hamarkadan eta 90eko hamarkadaren hasieran, unibertsitatean onartutako ikasle beltzen kopurua % 35 igo zen. 2004an, UCTko 20.000 ikasleen[1] ia erdiak beltzak ziren, eta ikasleen erdia baino pixka bat gutxiago emakumeak.[2]
Ikasle ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobel saridunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Unibertsitean bost Nobel Saridunek ikasi dute:
- Ralph Bunche (Bakea, 1950)
- Max Theiler (Fisiologia eta Medikuntza, 1951)
- Allan McLeod Cormack (Medikuntza, 1979)
- Aaron Klug (Kimika, 1982)
- J. M. Coetzee (Literatura, 2003)
Beste pertsonalitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen batzuk:
- Neil Aggett, sindikalista.
- Gabeba Baderoon poeta.
- Christiaan Barnard, lehen bihotz-transplantea egin zuen medikua.
- Ruth Berman, hizkuntzalaria.
- Breyten Breytenbach, idazlea.
- André Brink, ingeleseko irakaslea.
- Breyten Breytenbach.
- Cromwell Everson, musikagilea.
- Athol Fugard.
- Gabrielle Goliath, artista.
- Jan Hendrik Hofmeyr, politikaria.
- Lindiwe Mazibuko, politikaria.
- Lerato Mbele, kazetaria.
- Ike Moriz, abeslari, musikagile eta aktorea.
- Hamilton Naki.
- Debora Patta, kazetari, saikaeragilea.
- Koleka Putuma, poeta.
- Dullah Omar, politikaria.
- Albie Sachs, apartheiden aurkako militantea.
- Judith Sephuma, abeslaria.
- Mark Shuttleworth, astronauta.
- Pumla Dineo Gqola, feminista.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Japonica Walk.
-
Summer House Pavilion, Hegoafrikako eraikin zaharrenetariko bat da, 1760 ingurukoa.
-
Woolsack eraikina, artistentzako aterpea.
-
Jagger Liburutegia.
-
Ikasleen erresidentzia.
-
Hegoafrikako Musika Ikastetxea (1910).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |