Jimmy Eat World

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jimmy Eat World
Jimmy Eat World Reading.jpg
Datuak
JatorriaMesa
Musika motarock alternatibo
Urteak1993
Produkzioa
Diskoetxea(k)RCA Records
Capitol Records
DreamWorks Records (en) Itzuli
Wooden Blue Records (en) Itzuli
Jim Adkins
Informazio gehigarria
jimmyeatworld.com eta jimmyeatworld.com
IMDB: nm1454347 Facebook: jimmyeatworld Twitter: jimmyeatworld Instagram: jimmyeatworld MySpace: jimmyeatworld Youtube: UCFeCvEjX56ReS-O3QHdyjbA Souncloud: jimmyeatworld Spotify: 3Ayl7mCk0nScecqOzvNp6s Last fm: Jimmy+Eat+World Musicbrainz: bbc5b66b-d037-4f26-aecf-0b129e7f876a Songkick: 82317 Discogs: 82079 Allmusic: mn0000852688 Deezer: 346 Edit the value on Wikidata

Jimmy Eat World 1994ko otsailean Mesan ( Arizona ) sortu zen rock alternatiboko talde estatubatuarra da. Ia bere sorreratik Jim Adkins abeslari eta lehen gitarra-jotzaileak, Tom Linton bigarren gitarra-jotzaile eta abeslariak, Rick Burch baxuak eta Zach Lind bateriak osatu dute.

Taldeak estudioko zazpi disko kaleratu ditu guztira 1994an sortu zenetik. Jimmy Eat World-ek kasete demo bat kaleratu zuen eta ondoren bere lehen EP-a, One, Two, Three, Four izenekoa, 1994an. Bere lehen diskoa Jimmy Eat World izenekoa izan zen, hau ere 1994an, eta Linton gitarra-jotzailea Adkinsekin batera abestien ahotsetan eta baita diskoko konposizio gehienak abesten zituela ere. Taldeak 1995ean sinatu zuen Capitol Records-ekin, bigarren eta hirugarren diskoak kaleratu baitzituen; 1996an Static Prevails kaleratu zuten, "Rockstar" bideoklipa eta lehen singlea barne zituena; eta 1999an Clarity agertu zen, taldearen diskorik helduena eta Capitolekin kaleratu zuten azkena.

Jimmy Eat World-en nazioarteko arrakasta 2001ean izan zen bere laugarren diskoa ( Bleed American) kaleratu zuenean, DreamWorks Records-ekin sinatu ondoren lehena. Albumak bere lau singleak AEBetako Billboard zerrendetako 20 onenen artean kokatzea lortu zuen "The Middle", "Bleed American", "Sweetness" eta "A Praise Chorus" lanekin. 2004an, Futures kaleratu zuen taldeak, eta 2007an Chase This Light, biak Interscoperen bitartez. Invented, 2010eko irailaren 28an kaleratu zuten. Geroago Damage diskoa kaleratu zuten 2013ko ekainaren 10ean, Integrity Blues 2016ko urriaren 21ean. Eta duela gutxi Surviving bere 10. diskoa kaleratu zuen 2019ko urriaren 18an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]