Jitsi
Jitsi | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2003 |
Azken bertsioa | 2.10 |
Honen izena darama | Instalazio elektriko |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Java makina birtual |
Programazio-lengoaia | Java (mul) eta JavaScript |
Irakur dezake | GNU/Linux, BSD, Microsoft Windows, MacOS X, IOS eta Android (mul) |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | Apache Lizentzia 2.0. |
Kokapena | |
Jabea | BlueJimp (en) eta Atlassian (en) |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai[1] |
https://jitsi.org/projects/ | |
Iturri-kodea | https://github.com/jitsi/jitsi eta git://github.com/jitsi/jitsi.git |
Jitsi (lehenago SIP Communicator) bideokonferentzia, VoIP eta bat-bateko mezularitzako aplikazio bat da, software librea eta kode irekikoa dena. Sistema eragile ohikoenekin badabil, baina aplikazioa instalatu gabe ere erabil daiteke Webetik Chrome edo Firefox nabegatzaileak erabiliz meet.jit.si webgunetik. Web erabilera hori oso erraza da eta doako erabilera komunitarioa ahalbidetzen du.
Bat-bateko mezularitzako eta telefoniako hainbat protokolorekin bateragarria da. GNU Lesser General Public License pean argitara eman zen. Jitsi software librea eta kode irekikoa da.
Jitsi hainbat webgune plataformarako, eta hainbat sistema eragiletarako aukerak ematen ditu: Windows, Linux, Mac OS X eta Android sistemetarako ahots multiplataforma librea (VoIP), bideokonferentzia eta berehalako mezularitza aplikazioen bilduma da.
Jitsi proiektua Jitsi Desktopekin hasi zen (lehenago SIP Communicator izenarekin ezagutzen zen). Hazkundea, batez ere, WebRTC, proiektuari esker lortu zuen. Geroago, taldeak Jitsi Meet gehitu zuen, ziur aski Jitsi taldeko aplikaziorik ezagunena.
Jitsi Meet Interneteko webguneetan, Android eta iOS bezeroak biltzen dituen bideokonferentziarako aplikazio osoa. Jitsik, besteak beste, eskaintzen du meet.jit.si bezeroa, Jitsik antolatutako komunitatearentzat doako zerbitzua. (Software librearen komunitatean komentatu egin dute mezularitza zerbitzu batean hirugarren baten zerbitzaria erabiliz gero, meet.jit.si kasu, zifratze sistema ezin dela hain segurutzat jo[2]. Baina lanean ari dira E2EE zifratz sistema 2020an eskaintzeko[3][4][5].
Taldean beste proiektu batzuk ere badaude; Jigasi, lib-jitsi-meet, Jidesha eta Jitsi izena duena.
Jitsik hainbat erakunderen laguntza jaso du, hala nola NLnet Fundazioarena, Estrasburgoko Unibertsitatearena eta Alsazia Eskualdeetako laguntza. Google Summer of Code programan ere parte-hartze ugari izan ditu.
2014ko azaroaren 4an, "Jitsi + Ostel "-ek 7 puntutik 6 puntu lortu zituen Electronic Frontier Fundazioaren mezularitza-txartel seguruaren puntuazio sistemaren arabera. Puntu bat galdu zuten kode auditoria independentea aspaldi egin gabe zeukatelako.
Jitsi proiektu nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Githuben Jitsik kode irekiko biltegi asko ditu. Proiektu nagusiak honako hauek dira:
- Jitsi - SIP, XMPP / Jabber, AIM / ICQ eta IRC bezalako protokoloak onartzen dituen audio, bideo eta txat komunikatzailea.
- Jitsi Meet - Debian / Ubuntu zerbitzarietan instalazio azkarra diseinatzeko bideo konferentziarako zerbitzaria. Agian proiekturik ezagunena.
- Jitsi VideoBridge - WebRTC Selective Forwarding Unit motorra, aldi bereko hainbat parte-hartzaile eta sistemen arteko (bideo)konferentziak antolatzeko. Bideokonferentziak antolatzeko eta kudeatzeko aukera ona da, Internetaren bidez bideo komunikazioa ahalbidetzen du.
- Jigasi - zerbitzarietan ezartzeko aplikazioa. Alboko aplikazio honi esker, SIP bezero ohikoek Jitsi VideoBridgek antolatutako Jit Meet bideokonferentzietan parte hartu ahal izango dute.
- lib-jitsi-meet - Jitsi Meet horri pertsonalizatutako interfazea emateko aukera, JavaScript bidez eraikia.
- Jidesha - Jitsi Meeteko Google Chrome eta Firefox arakatzaileentzako gehigarria.
Jitsi Meet
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kode irekiko JavaScript lengoaiaz eraikitako WebRTC aplikazioa da eta bideokonferentziarako erabil daiteke. Android, Mac OS X, Windows eta Linuxekin sistema eragileekin bateragarria da. Ezin dira aurkezpenak partekatu, eta lehio bakarreko pantaila osoa ezin da konpartitu baina oso erraza da kide berriak gonbidatzea, bideokonferentziarako unean bertan sor daitekeen esteka bat bidaltzea.
Web-nabigatzaile batean zuzenean erabil daiteke edo aplikazioa deskargatu. Telefono, tableta eta mahai gaineko ordenagailuetan software libreak eskaintzen dituen aukera erabilienetakoa da.
« | Duela bi egun asanblada telematikoa egin genuen auzokoen artean Jitsi Meet erabiliz. Arazorik ez, Debian, Windows, mobil aplikazioak, nabigatzaile ezberdinak... danak batera eta ondo, ... Baina normala da zerbitzaria gainezka egotea bai, instantzia ezberdinak sortzea izango zen hoberena... baina hori be, ez da erraza. | » |
—luu. Hezkuntzan ere Librezale foroan, (2020-03-16). |
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ez da kontua sortu behar, (bideo)konferentzia bat sortzeko horri izen bat eman (esaterako niresolasaldi123) eta esteka partekatzea nahikoa da (kasu horretan: https://meet.jit.si/niresolasaldi123).
- Ez da software-instalaziorik egin behar. Android aplikazioren bat egon badago, baina nahikoa da nabigatzaile bat.
- Komunikazio zifratua eskainiko du, E2EE zifratze sistemetan lanean ari dira 2020. urtean eskaintzeko[3][4][5].
Pantailako iruditxoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Monitore-pantaila. Erabiltzaile batek bere pantailako leiho bat parteka dezake solaskide guztiekin. (Ikusi irudian beheko aldean monitore-pantaila bat).
- Eskua. "Eskua altxa" daiteke, hitz egiteko txanda eskatzeko. (Ikusi irudian beheko aldean esku bat).
- Bunbuiloa. Erabiltzaileak bideokonferentzia egiten ari diren bitartean eta hitz egiten duten bitartean, aldi berean txat bat ere erabil dezakete testuak eta estekak partekatzeko. (Ikusi irudian beheko aldean bunbuilo bat).
- Mikrofonoa. Erabiltzaileak telefonoa desgaitu egin ahal du, bere aldean dagoen soinua erabat isiltzeko.
- Telefono gorria. Bideo konferentzia mozteko. (Konektatzeko antzeko telefono berde batean egin behar da klik).
- Bideo-kamera. Erabiltzaileak bere gailuko kamera gaitu edo ezgaitu egin dezake, bere irudia erakusteko edo ezkutatzeko.
Pantailaren eskuineko eta beheko ikurrekin erabiltzaileak bere irudia eta besteena hainbat modutan ikusteko aukera izango du, etab.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jitsi (hasieran SIP Communicator) 2003an plazaratu zen Estrasburgoko Unibertsitateko Emil Ivov ikaslearen proiektu akademiko legez. Jatorrian bideo telefono proiektu gisa aurkeztu zen JAIN-SIP batzarrean. Geroago proiektua hauspotu eta garatu egin zen.
2009an, Emil Ivov berak BlueJimp konpainia sortu zuen eta bertan Jitsiko kolaboratzaile nagusietako batzuk lanean hasi ziren.
2011n, XMPPren Jingle luzapenetan audio / bideo komunikazioetarako laguntza gehitu ondoren, egitasmoak Jitsi izena hartu zuen. Hemendik aurrera ez zen "SIP Communicator" izango, Jitsi baizik. Izenaren jatorria Bulgariera " жици " (hariak, oihalgintzatik komunikazioetara ekarri den hitza, munduko hainbat hizkuntzatan).
Jitsik VideoBridge[6] jarri zuen 2013an, morta askotako bideoekin egin beharrekoak, beharrezkoak ziren eragiketak, egiteko bere Jitsi bezeroekin batera, Selective Forwarding Unit (SFU) arkitektura berria erabiliz. 2013. urte hartan, hasierako laguntza JitsiVideobridge-ri gehitu zitzaion arakatzailetik WebRTC deitzea baimendu zuen. JitsiVideobridge produkzio zerbitzu gisa nola erabil daitekeen erakusteko, BlueJump-ek bere ostatatutako sistema doako erabilera eskaini zuen meet.jit.si.
Jitsi erabiltzeko doaneko zerbitzu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jitsi zerbitzu deszentralizatua da. Enpresa eta norbanako batzuek lekutxoa egin diote euren zerbitzarietan eta zerbitzua doan partekatzeko aukera asko topa daitezke online. Gero eta gehiago.[7]
Hona hemen zerrendatxo bat. (Letra lodiz Euskal Herritar batzuek partekatutakoak).
Doako zerbitzu ireki batzuk:[8]
- meet.jit.si (instantzia ofiziala).
- meet.guifi.net (instantzia honek pribatutasuna gehiago babesten du STUN zerbitzari bezala, Google erabiltzen ez duelako)
- jitsi.eus[Betiko hautsitako esteka], jitsi.zohardia.eus[Betiko hautsitako esteka], jitsi.zoz.guifi.eus[Betiko hautsitako esteka]. (Euskal Herriko instantziak).
- Zenbait komunitatek mantentzen duten Jitsi ostalari batzuk: https://web.archive.org/web/20240228144340/https://jitsi.github.io/handbook/docs/community/community-instances/
- Jitsi ostalari batzuk: vc.autistici.org, meet.mayfirst.org, calls.disroot.org, jitsi.riot.im, framatalk.org, fairmeeting.net, visio.colibris-outilslibres.org, meet.tedomum.net, meet.artifaille.fr, meet.alolise.org, meet.roflcopter.fr, jitsi.hadoly.fr, meet.devloprog.org, visio.paquerette.eu, suricate.tv, meet.drycat.fr, visio.svnet.fr, audioconf.defis.info (audioa bakarrik), videoconf.defis.info, allo.bim.land, meet.fab-l3.org, framatalk.grifon.fr, videoconf.wevox.eu, jitsi.milkywan.fr, framatalk.jesuisfrancobelge.eu, meet.librement-votre.fr, jitsi.tetaneutral.net, jitsi.linux.it, jitsi2.linux.it, meet.golem.de, tico.chat, team.video, jumpch.at, gruveo.com, videolink2me.com, rendez-vous.renater.fr, jitsi.angristan.xyz[Betiko hautsitako esteka], visio-conference.supras.io[Betiko hautsitako esteka], jitsi.hivane.net, jitsi.videodulib.re, talk.youthforclimate.fr, meet.raksha.ch, visio.myceliandre.fr, talk.pizzas.ze.cx[Betiko hautsitako esteka], ensemble.scaleway.com, meet.lacaveatonton.ovh, jitsi.zwindler.fr, meet.evolix.org, webcall.paulla.asso.fr, jitsi.minzord.eu.org, valde.live, visio.yujo.fr, blabla.aquilenet.fr, callme.tadaa.cloud, videoconf.faimaison.net, talk.fdn.fr, visio.lafranceinsoumise.fr, meet.koutakou.pm, video.omicro.org, talk.ouvaton.coop, meet.lenalio.fr...
- Jitsi ostalari batzuk, zerrenda zahar bat, non adierazten den STUN zerbitzari bezala Google erabiltzen duten ala ez (Google ez erabiltzeak pribatutasun gehiago dakarkio erabiltzaileari): https://web.archive.org/web/20200330084653/https://fediverse.blog/~/DonsBlog/videochat-server
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Librezale.eus: Komunikazio eta elkarlanerako tresnak.
- EHU: Jitsi erabiltzeko tutoriala, (meet.jit.si doaneko bezerotik baina berdin-berdin izango litzateke beste doaneko bezero batetik).
- (Ingelesez) https://desktop.jitsi.org/ Jitsi mahaigainekoa.]
- (Ingelesez) https://desktop.jitsi.org/Main/Download Jitsi mahaigainekoa deskargatzeko.]
- (Ingelesez) https://meet.jit.si/ meet.jit.si doaneko bezeroa.]
- (Ingelesez) https://jitsi.org/projects/ Jitsi proiektuak.]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «lang: improve Basque translation by saghul · Pull Request #6651 · jitsi/jitsi-meet» GitHub (Noiz kontsultatua: 2020-05-12).
- ↑ (Ingelesez) «Is Jitsi Meet end-to-end encrypted? · Issue #409 · jitsi/jitsi-meet» GitHub (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ a b Chan, Rosalie. «Open source platform Jitsi plans to start offering a major security feature that Zoom, Microsoft, and Google lack: End-to-end encryption for video conferencing. Here's how it plans to take on its rivals» Business Insider (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- ↑ a b (Ingelesez) Nadeem, Mahnoor. Video Calling App Jitsi is Getting End-to-end Encryption Unlike Zoom. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- ↑ a b (Ingelesez) «This is what end-to-end encryption should look like!» Jitsi 2020-04-12 (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
- ↑ (Ingelesez) Deskargatu Jitsi VideoBridge. .
- ↑ «KomunikazioEtaElkarlanerakoTresnak - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jitsimeter: Encuentra la instancia de Jitsi más rápida para tu videoconferencia» ladatano.partidopirata.com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).