Joakin Eugenio Plácido Senosiain
| Joakin Eugenio Plácido Senosiain | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Oieregi, 1886ko abenduaren 7a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Lekaroz, 1956ko otsailaren 27a (69 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
Joaquin Eugenio Plácido Senosiain Otxoteko, erlijio-izenaz Buenabentura Oieregikoa (Oieregi, 1886ko abenduaren 7a[1] - Lekaroz, 1956ko otsailaren 27a[2]) nafar idazlea eta kaputxinoa izan zen. Idazlanak Arbelaitz, Osinburu eta O-tar B. goitizenekin sinatzen zituen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joaquin Senosiain Otxoteko Bertizaranako Oieregi herrian jaio zen 1886ko abenduaren 7an. Eliza-ikasketak Iruñean eta Tuteran egin ondoren, 1910ean apaiztu zen. Damaso Intzarekin elkarlanean aritu zen, eta bion artean sortu zuten Irugarrengo Prantziskotarra (1913) aldizkaria, lehenbizi, eta Zeruko Argia (1919), gero.
Aldizkari horiek 1936 arte iraun zuten. Gerra ondoren, Artzai deia hilabetekaria sortu zuen, eta Zeruko Argiaren bigarren aldiari hasiera eman zion, 1954an, bera zuzendaria zela.
1921ean euskaltzain urgazle izendatu zuten.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Obra nagusiak hauek ditu:
- Jesu Kristo gure Jauna´ren bizitza (1921) Pelegrin Mataróren obraren itzulpena;
- Aita Samuel Kaputxinoa. Gaurko izkillu edo arma (1922);
- Diccionario castellano-vasco y vasco-castellano de voces comunes a dos o más dialectos (1929).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Ondarra, Patxi. Oieregiko Buenaventura Aita (1886 - 1956). euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-8-16).
- ↑ Oyeregui, Buenaventura de. Gran Enciclopedia Navarra, web.archive.org (kontsulta data: 2025-8-16).