Ehun Urteko Gerra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ehun Urteko Gerra
Ehun Urteko Gerra
Joan Bohemiakoa Crécyko guduan,
Itsas-armadak Arroxelako guduan,
Henrike V.a eta bere armada Agincourteko guduan,
Joana Arc-ekoa Orléansko setioan frantziar armada gidatzen
Data 1337–1453
Lekua Frantzia, Herbehereak, Ingalaterra, Iberiar Penintsula
Emaitza Frantziar garaipena
Valois leinuak Frantziako tronua mantendu zuen
Gudulariak
Blason France moderne.svg Frantzia
Royal coat of arms of Scotland.svg Eskozia
Royal Arms of England (1399-1603).svg Ingalaterra
Blason fr Bourgogne.svg Borgoina

Ehun Urteko Gerra XIV. eta XV. mendeetan Ingalaterrak eta Frantziak burututako borroka izan zen. Gatazkaren sorreran haibat kausa daude, tartean, Frantziako tronurako zilegizko ondoretza. Gerrak, etenaldiak bazituen ere, ehun urte baino gehiago iraun zuen. Eskuarki, 1337koa da hasierako data, eta 1453koa bukaerakoa, baina Ingalaterrak Frantziak zituen feuduak zirela medio XII. mendera arte ere atzera daitezke gatazkak.

Frantziako tronuko legezko ondorengoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko legeak errege bat beste baten basailua izaten baimentzen zuen, baldin eta erresumatik kanpoko tituluak heredatu bazituen. Hori izan zen Ingalaterrako erregeen kasua. Izan ere, Gilen I.ak, Normandiako dukea izanda, Ingalaterra konkistatu zuen 1066an.

Ezkontzek, aliantzek eta gerrek Frantzian Ingalaterrako erregeek zituzten tituluen natura aldatu zuten, baina Karlos IV.aren heriotzarako (1328an), Eduardo III.a Ingalaterrakoa Guienako dukea (Akitanian) eta Ponthieuko kondea (Mantxako kanalean) ere bazen. Gainera, bere ama Karlos IV.aren arreba izanda eta Frantziako erregea seme-alabarik gabe hil ondoren, Eduardo III.ak Frantziako tronua aldarrikatu zuen. Beste aukera nagusia Filipe III.aren biloba Valoisko kondea izan zen.

Frantzian, gatazka konpontzeko deitutako biltzarrak Valoisko hautagaia izendatu zuen errege, Filipe VI.a tituluarekin. Hasiera batean Eduardo III.ak ebazpena onartu izana eman bazuen ere, Filipe VI.a Guiena bereganatzen saiatu zenean (1337an), Frantziako tronuaren gaineko aldarrikapen berretsi zuen Ingalaterrako erregeak, eta armada Flandriara eraman zuen.

Gerrako kanpainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko gerragintza harresitutako hirien kontrako kostu handiko setio luzeetan zetzan. Eduardo III.aren armadak Filipe VI.a (1350ean hila) eta haren seme Joan II.a (1350-64) defentsan aritzera behartu bazituen ere, Ingalaterraren menpeko lurraldeak hedatzea oso motela izan zen.

Eduardo III.ak 1346ko Crécyko guduan lortutako abantailaz baliatzean porrot egin zuen, eta ez zuen Calais hiria hartu. Haren semea, Eduardo Printze Beltzak Jean II.a atzeman zuen Poitierseko garaipenean (1356an). Honela, frantziarrak hitzarmena bilatzera behartu zituen. Calaisko Itaunetan (1360), Eduardo III.ak lehen Filipe VI.aren menpean zituen lurraldeen gaineko burujabetza osoa lortu zuen.

Hala ere, Joan II.a preso hil zenean, artean itaunetako kapituluak bete gabe zeudela, errege berriak, Karlos VI.ak sinatutakoa berresteari muzin egin zion, eta gatazka berriro piztu zuen. Horko horretan, ekimena frantziarren esku egon zen Karlos V.aren heriotzara arte, 1380ra. Orduan Ingalaterraren menpeko lurraldeen txikiagotzea eten zen.

1380tik aurrera, bi herrialdeetan boterea lortzeko barne-borrokak egon ziren, eta bien arteko gerrak segurtasun gabeko bakeari eman zion bidea. Flandriaren gaineko menpea estrategiako pauso nagusia bilakatu zen. Ingalaterran Eduardo III.aren bilobak, Rikardo II.a eta Henrike IV.a poterarengatik borrokatu ziren. Frantzian, Karlos V.ak zoroaldiak nozitu behar izan zituen, gobernatzeko gai ez zela. Haren izenean gobernatu nahian, anaiak elkarren kontrako borrokan sartu ziren.

Hori zela eta, Frantzian gerra zibila piztu zen Armagnac eta Borgoinar taldeen artean. Ingalaterrako Henrike V.ak, frantziarren desadostasunaz baliatuta, Ingalaterrako aldarrikapenei berriro ekin zien. Armagnacarrek Frantziako erregea hildakoan, Filipengan, honen semearengan aliatua aurkitu zuen Ingalaterrak. 1422rako, ingeles-borgoinar aliantzak Akitania eta Loiratik iparraldeko Frantzia, Paris ere, bere menpean zituen.

Alabaina, 1422an Henrike V.a hil zen, ondorengo mutila utzita. Aste batzuk geroago, Frantziako Karlos VI.a hil zen, eta koroa semea Karlos VII.ak hartu zuen. Gerrako atzera bueltarik gabeko unea 1429an iritsi zen, Joana Arc-ekoa buru zuen armadak Ingalaterrakoa Orleans gaineko setioa altxatzera behartu zuenean. Burgundiarrek Joana atzeman eta ingelesei saldu bazioten ere, Filipe borgoinarren burua ohartu zen Ingalaterrak ezin izango zuela Frantzia adinako lurraldea mendean hartu baldin eta tokian tokiko nobleziak bere alde egiten ez bazuen. Hori dela eta, taldez aldatu zen 1435ean, eta Paris Frantziako erregearen azpian izatera itzuli zen. Karlos VII.ak Normandia konkistatu zuen, eta, Ingalaterrako Arrosen Gerrez baliatuta, Akitania osoa ere 1453rako. Ingalaterrak Calais baino ez zuen bere menpe, zein 1558an bueltatu zuen.

Historialariek Ehun Urteko Gerra mugarritzat jotzen dute Europako nazionaltasunaren garapenean. Ingalaterrak, garaipen eta porroten ostean, Europan eskua sartzeko tentazioari uko egin zion urte luzez, eta horko erregeek barneko garapena zuten helburu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ehun Urteko Gerra Aldatu lotura Wikidatan