Joan Kurkuas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joan Kurkuas
Katepano of Italy

Bizitza
Jaiotza [[]]
Herrialdea Bizantziar Inperioa
Heriotza 1010
Lanbidea
Lanbidea Strategosa

Joan Kurkuas (grezieraz: Ιωάννης Κουρκούας, italieraz: Giovanni Antipati da Cusira, bizantziar gortean zuen titulua dela eta, Άνθύπατος antípatos, hau da, prokontsul) Italiako katapana izan zen 1008tik 1010era arte, gudan hil zenean.

Armeniarra zen jatorriz. Italiara joan aurretik Samoseko strategosa izan zen. Kurkuas Barira iritsi zen 1008k maiatzan, Alexio Kifiasen ondorengo gisa, hau urte horren hasieran edo aurrekoaren bukaeran hil baitzen gudu batean. Apulian lombardiarrek sortutako matxinadaren aurka borrokatu zuen. 1009ko maiatzaren 9an Barin matxinada izan zen, Melo Barikoa lombardiarrak piztua, eta laster hedatu zen Apuliako beste hiri batzuetan zehar. Kurkuas 1010ean hil zenez ez zuen ikusi lombardiar matxinaden bukaera: Italiako hegoaldera normandiarrak iritsi ziren eta berau garaitu. Joan Kurkuas 1009ko bukaeran edo 1010aren hasieran hil zen lombardiarren aurkako borroka batean. Martxoan bere ondorengoa iritsi zen, Basilio Mesardonites, errefortzuak zekartzala.