Melo Barikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Melo (batzuetan Milus edo Meles; Bari, 970ko hamarkada - Bamberg, 1020ko apirilaren 23a) lombardiar noble bat izan zen, Apuliako Barin jaioa. Italiako katapanatoaren esku zegoen eskualdea independizatzen saiatu zen, Bizantzioren boterearen aurka. XI. mendean sortu zuen matxinadak normandiarrak ekarri zituen Italiako hegoaldera.

Matxinadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo matxinada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melo eta bere koinatu Dato Barikoak matxinada hasi zuten 1009. urtean eta azkar lortu zuten Bari eskuratzea. 1010ean Ascoli eta Troina lortu zituzten, baina katapan berri zen Basilio Mesardonitesek armada handi bat lortu zuen eta 1011ko ekainaren 11n Bari berreskuratu zuen. Melok babesa bilatu zuen Guaimario III.a Salernokoaren eremuan eta Dato Monte Cassinoko abadetxe benediktarrean hartu zuen babesa. Bertako monjeak Greziarren aurka zeuden eta Benedikto VIII.ak hala eskatuta Gariglianoko dorretxea eman zioten. Meloren familia, ordea, preso hartu eta Konstantinoplara bidali zuten.

Normandiarren laguntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilen Apuliakoaren esanetan 1016an Melo Monte Garganoko Mikel Deunaren santutegian laguntza eskatu zuen, normandiar erromes batzuk han zeudela eta. Ranulfo Drengotek zuzentzen zuen normandiar erbesteratu taldeari eskatu zion laguntzeko, garaitza erraza eta dirutza zegoela ziurtatuz. 1017an normandiarrek hegoaldeko bidea hartu zuten eta Capuan Meloren indar lombardiarrei batu zitzaizkien, Apuliarako bidea hartuta. Maiatzan Leon Tornikio Kontoleonek zuzentzen zuen bizantziar armada garaitu zuten Fortore ibaiaren altzoan, eta irailerako Fortore eta Trani artean zegoen eremua jada euren esku zegoen, Abulia sakeatuz. Urrian, hala ere, egoerak buelta eman zuen.

Galtzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilio Boioanes katapan berriak armada erraldoia bildu zuen, Baregoen Guardia famatuarekin batera, Basilio II.ak bidalia. Matxinoak eta bizantziarrak Ofanton aurkitu ziren, Hanibalek Cannaeko gudua K. a. 216. urtean egin zuen leku berean. Bataila berri hau tamalgarria izan zen normandiarrentzat, euren nagusia zen Gilbert Buatere galdu zuten, eta lombardiarrentzat: Melo Amatusera joan zen, Aita Santuaren lurraldeetan eta Dato Monte Cassinora itzuli zen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko herrietatik noraezean ibili ondoren iparralderako bidea hartu zuen eta, azkenean, Alemaniara joan zen. Henrike II.aren gortean bukatu zuen, Bambergen. Ohoreak jaso zituen, baina bi urte geroago hi lzen, Benedikto aita santua Bambergera iritsi zenean bizantziarrei eman beharreko erantzuna eztabaidatzeko. Funeral ofiziala izan zuen eta Bambergeko katedralan lurperatu zuten, enperadorearen ondoan. Bere semea Argirok paper garrantzitsua jokatuko zuen Italiako hegoaldeko historian.