Basilio Mesardonites

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Basilio Mesardonites
Italiako katapana

Bizitza
Jaiotza Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "["
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Bitonto1017 ( urte)
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala
Gradua jeneral

Basilio Mesardonites (latinez: Basilios Argyros Mesardonites, ? - Bitonto, 1017) Italiako katapana izan zen 1010etik 1016ra (edo 1017[oharra 1]).

Joan Kurkuasen ondorengoa izan zen, Melo Barikoa lombardiarraren aurka borrokan hil zena 1010aren hasieran. Urte horretako martxoan Basilio Mesardonites Konstantinoplatik iritsi zen Zefaloniako strategosak gidatutako errefortzuekin, Leon Tornikio Kontoleon. Matxinoak setiatu zituzten Barin eta jatorri greziarra zutenek euren errendizioa negoziatu zuen, nagusi lombardiarrak ihes egitera behartuz. Melo Erromara joan zen eta, ondoren, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren babesa eskatu zuen. Bere konatua zen Datok Monte Cassinoko benediktarren babesa lortu zuen. Basilio Mesardonites 1011ko ekainaren 11n sartu zen hiri garaituan, bizantziar autoritatea berrezarri zuen eta ez zuen garaituen aurkako neurri berezirik hartu. Lombardiar matxinoen familiak (euren artea Melo Barikoaren semea zen Argiro) Konstantinoplara bidali zituen.

Basilioren hurrengo pauso politikoa Italiako katapanatoaren aliatu berriak egitea izan zen, ahalik eta printzerri lombardiar gehien batuz. 1011n Salerno bisitatu zuen, Guaimario III.a printzipea bizantziar inperioaren basailoa zelako. Ondoren Monte Cassinoko monasterioa bisitatu zuen. Bertako abadeak lombardiarrak ziren, eta ez greziarrak, eta lurraldea Erromako aitasantuaren mende bakarrik egon zitekeen. Basilio Mesardonites Atenulfo abateari (Capuako printzipea zen Pandulfo IV.aren anaia nagusia) Monte Cassinok zituen pribilejio guztiak baieztatu zizkion; Atenulfok Dato Barikoa kanporatu zuen, aitasantuaren lurraldetan errefuxiatu zelarik. Basilio Mesardonitesek Italiako katapanatoa bakean izan zeun 1016ra arte (edo 1017, ikus 1. oharra). Hil zenean bere ordezkoa Leon Tornikio Kontoleon izan zen.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kronikak egiterakoan, Lope Protospatariok bizantziar eredua erabiltzen zuen, hau da, juliar egutegia, eta urte bakoitzaren hasiera irailean kokatzen zuen. Horregatik, batzuetan, zaila da jakiten urte konkretu batean zehazten dena urte horren hasieran edo aurrekoaren bukaeran gertatu ote zen