Joana Choumali
Joana Choumali | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Abidjan, 1974 (50/51 urte) |
Herrialdea | Boli Kosta |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Joana Choumali (Abidjan, Boli Kosta, 1974) argazkilari garaikidea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joana Choumalik arte grafikoak ikasi zituen Casablancan (Maroko), eta McCann-Erickson enpresako zuzendari artistiko gisa lan egin zuen, Abidjanen, publizitatean, argazkilaritzan artista independente gisa, freelance, hasi aurretik.[1]
Bere hainbat seriek arreta erakartzen dute, besteak beste, bilakaera betean den Mendebaldeko Afrikaren berezitasun soziokulturalak behatzen dituztenak.
2008an, Nappy mugimenduaz arduratu zen Afrikan, Nappy! izeneko bere seriearekin.
2009an, Abidjaneko bazter-auzo txiroetako biztanleen bizitzari begiratu zion, Ces invisibles seriearekin. 2010aren hasieran, Awoulaba/taille fine seriean, erakusleihoetako manikiak bildu zituen. Afrikako mendebaldeko emakumeen gorputzaren edertasunaren nolabaiteko diseinua islatzen dute, mendebaldeko kanonetatik urrun. Boli Kostako herri-kulturan, “Awoulabak” forma oparoko emakume ederrak dira. Haien forma kurbadunak oparotasunaren eta osasun onaren adierazle dira. Miss Awoulaba edertasun-lehiaketa bat ere antolatzen dute Miss[2] Boli Kosta lehiaketan baloratzen den mendebaldartutako edertasunetik desmarkatzeko.[3]
Baina nazioarteko erakusketetako serie aipagarrienetako bat Hââbrê, dernière génération da, eskarifikazioari buruzkoa. Eskarifikazioak antzinako jatorria du. Gizarte-praktika arrunta da Afrikako mendebaldean, larru ilunetan gaizki bereizten den tatuajea ordezten duena. Pertsonen identitatean parte hartzen du, eta helduarora igarotzeko eta talde mugatu bateko kide izateko erritualean parte hartzen du. Baina gero eta gutxiagotan egiten da, batez ere hiriguneetan. Joana Choumalik bilatu eta argazkia atera zien pertsona sarifikatu horiei. Iraulitako garai baten azken lekukoak dira, batzuek marka horiez harro daude, eta beste batzueek baztertu egiten dituzte.[4][5][6][7][8]
2019ko azaroaren 13an, Joana Choumalik 8. Pictet Saria irabazi zuen, “Ça va aller” (2016/19) izeneko argazki bordatuengatik. Grand-Bassameko atentatu terroristak gertatu (2016ko martxoaren 13a), eta hiru aste eskasera hasi zuen bere lana. Hain zuzen ere, umetan oporrak igarotzen zituen kostaldeko hiriko kale eta itsasertz hilak erakutsi zituen.
Sariak eta goraipamenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019: Pictet saria, "Ça va aller" serieagatik (2016-19)[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Joana Choumali, visual artist» African Contemporary Art Now.
- ↑ «Connoisseurs of the curve: Ivory Coast’s mannequin makers - in pictures» The Guardian.
- ↑ Eve Sauphie. (2016). «Joana Choumali, la photographe raconte la Côte d’Ivoire» Into The Chic.
- ↑ Jacqueline Saint-Medar; Yeelenpix. (2014). «Joana Choumali - "Hââbrê", dernière génération de la scarification en Afrique» Le Point.
- ↑ Katherine Brooks. (2014). «Photos. La scarification racontée dans le projet photographique de Joana Choumali» The Huffington Post.
- ↑ Poundo. (2014). «Joana Choumali ‘Hââbré’ – Scarification Portraits in Abidjan, Côte d’Ivoire» OkayAfrica.
- ↑ Claire Guillot. (2014). «Joana Choumali, une photographe sur les traces de l’identité» Le Monde.
- ↑ «Afriky Mousso – 3ème édition du Festival de promotion de la femme africaine du 30 mars au 1er avril 2017» Originvl.
- ↑ Nathalie Marchetti, Joana Choumali, lauréate du prix Pictet pour la Photographie, in L'Express, 19 novembre 2019