Joanes Iriarte
Itxura
| Joanes Iriarte | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Altsasu, XVI. mendea |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Hondarribia, 1595 ( urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eskultorea |
Joanes Iriarte (Altsasu, Nafarroa, XVI. mendea - Hondarribia, Gipuzkoa, 1595) nafar eskultorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1583-1586 bitartean, Donostiako San Bizente elizako erretaulan lan egin zuen, Anbrosio Bengoetxea eskultorearekin batera. Hondarribiko parrokia-elizako erretaula nagusia hasi, baina amaitu gabe utzi zuen 1590. urtean. Oiartzungo parrokia-elizako aldarea egin zuen, 1591-1594 bitartean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.