Joani Lertxundi Elizalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joani Lertxundi Elizalde
Bizitza
JaiotzaZiburu1908ko martxoaren 11
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAhurti1995eko abenduaren 29a (87 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta fraidea
Izengoitia(k)Gabriel Lertxundi

Literaturaren Zubitegia: 470

Joani Lertxundi Elizalde, aita Gabriel (Ziburu, Lapurdi, 1908ko martxoaren 11 - Belokeko komentua, Lapurdi, 1995eko abenduaren 29a[1]) Lapurdiko idazlea izan zen. Belokeko abade-etxe beneditarreko fraidea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiriera eta asirierazko liturgia-kantak aztertu zituen eliz ikasketak amaitu ondoren. Euzko Yakintza, Aintzina, Othoizlari, Gure Herria eta Editions Ezkila aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzitsuenak.

Obra nagusiak: Kantikak (1948), Irakurgaiak nola kanta (1964) eta Plaidoyer pour une liturgie bilingue basco-latine à l´usage des paroisses (1947). Iratzeder olerkari beneditarrarekin batera Meza nausia, Sainduen Litaniak, Besta Berriko Meza, Salbatore eta Salmoak idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]