Edukira joan

Joaquín José Landazuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joaquín José Landazuri
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoaquín José de Landázuri y Romarate
JaiotzaGasteiz, 1730
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1805eko abuztuaren 13a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta historialaria
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Joaquín José Landazuri Romarate (Gasteiz, 1730ko maiatzaren 12a - ib., 1805eko abuztuaren 13a) arabar historialaria izan zen. Arabako historian aditua, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kidea izan zen. 1762an Bergarako María Josefa de Leizaola Lili y Yun Ibarbi-rekin ezkondu zen. Horregatik bolada luzetan Bergaran bizi izan zen eta bertako alkatea izan zen 1771n eta 1774an. 1771n eta 1777an Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izan zen.

1798an Gasteizko Udalaren zinegotzia izendatu zuten. Historialari bezala Eusko-kantabrismoaren aldekoa izan zen, baina ez beste batzuk bezain sutsua, baizik eta hipotesi hori modu kritikoz azterturik. Besteak beste, bere garaian Arabako euskararen egoera zein zen deskribatu zuen, bai eta euskararen galeraren arrazoiak bere ustez zein ziren aipatu ere.[1] Gasteizen kale batek bere izena du.[2]

Bere lan nagusiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jatorriak eta historia aztertu zituen.

  • Historia de Guipúzcoa, Madril, 1921, 2 liburuki.
  • Treviño ilustrado, Donostia, 1921.
  • Historia del ilustre País Bascongado... Bilbo, 1901-1902, 2 liburuki.
  • Vida y gloria póstuma de S. Fausto Labrador, Gasteiz, 1801;
  • Los varones ilustres alaveses y Los fueros, exenciones... de Álava, Gasteiz, 1799.
  • Los compendios históricos de la ciudad y villas de la M. N. y M. L. provincia de Alava. Iruñea: Miguel de Cosculluela inprimategia, 1798.[3]
  • Suplemento a los quatro tomos de la historia de la M.N. y M.L. provincia de Alava. Gasteiz: Baltasar Manteli, 1799
  • Los varones ilustre alaveses y los fueros, exènciones, franquezas y libertades de que siempre ha gozado la M.N. y M. L. provincia de Alava. Gasteiz: Baltasar Manteli, 1799.
  • Historia eclesiástica de la M. N. y M. L. provincia de Alava. Iruñea: Miguel de Cosculluela inprimategia, 1797.
  • Historia civil de la M.N. y M.L. provincia de Álava. (2 liburuki). Gasteiz: Baltasar Manteli, 1798.
  • Historia civil, eclesiástica, política, y legislativa de la M. N. y M. L. ciudad de Vitoria: sus privilegios. Madril: Pedro Marín inprimategia, 1780.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Landazuri, Joaquín José. (1789). Historia civil de la M.N. y M.L. provincia de Alava. 1. liburukia. Baltasar Manteli, 156-159 or..
  2. https://vitoria-gasteiz.callejero.net/joaquin-jose-landazuri-kalea.html
  3. http://www.araba.eus/arabadok/images/raw/1/4@420248/92632111111

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.