Johann Theile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Johann Voorhouten Häusliche Musikszene (1674); ezkerreko zango-biola jotzailea Johann Theile izan daiteke

Johann Theile alemaniar musikagilea izan zen (Naumburg, 1646ko uztailaren 29a - 1724ko ekainaren 24a). H. Schützen ikasle izan zen Weissenfelsen. Irakasle-lanetan aritu zen Stettinen eta Lübecken. Gottorpeko (Holstein) dukearen kaperako maisu izan zen (1673-1675). Geroago, Wolfenbütteleko (1685) eta Merseburgeko (1691) kaperetako zuzendari izan zen, baina azkenean Naumburgen hartu zuen berriz ere bizilekua. Nekaldi bat Mateo santuaren arabera (1673), mezak, kantatak, musika-tresnetarako lanak eta kontrapuntuari buruzko lanak idatzi zituen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]