Johannes Schober

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johannes Schober


Austriako kantzeler federal

1929ko irailaren 26a - 1930eko irailaren 25a

Austriako kantzeler federal

1922ko urtarrilaren 27a - 1922ko maiatzaren 31

Austriako kantzeler federal

1921eko ekainaren 21a - 1922ko urtarrilaren 26a
Austriako Kontseilu Nazionaleko kidea

Bizitza
JaiotzaPerg (en) Itzuli1874ko azaroaren 14a
Herrialdea Austria
HeriotzaBaden1932ko abuztuaren 19a (57 urte)
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hizkuntzakesperantoa
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, legelaria eta esperantista
Lantokia(k)Viena
Enplegatzailea(k)Austrian Federal Government (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaUniversity singers and bards of Vienna (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaChristian Social Party (en) Itzuli

Discogs: 2037422 Edit the value on Wikidata

Johannes Schober (Perg, 1874ko azaroaren 14a - Baden bei Wien, 1932ko abuztuaren 19a) austriar legelari eta politikaria izan zen. Austriako kantzilerra izan zen 1921etik 1922ra eta 1929tik 1930era.

1918an Vienako poliziaburu izendatu zuten eta Interpolgo sortzaile eta lehendakari izan zen. Ordenari eta bakeari eutsi zien Inperioaren azken egunetan, eta polizia errepublika berriaren zerbitzura jarri zuen. 1919an buruzagi komunisten atxiloketak eskuineko alderdien estimua eman zion.

1921ean kantziler izendatu zuten, Michael Mayren gobernuak porrot egin ondoren. Koalizio gobernuak inflazio handiari eta Txekoslovakiarekin zituen harreman zailei aurre egin behar izan zien. Koalizio gobernuak inflazio handiari eta Txekoslovakiarekin zituen harreman zailei aurre egin behar izan zien. 1922ko maiatzean dimisioa eman zuen, Alderdi Sozial Kristauak gobernuari babesa kendu zionean.

1929ko irailean gobernua zuzendu zuen berriro. Ministro gehienak ez ziren alderdi politiko batekoak. 1929ko krakak susperraldi ekonomikoa eragotzi zuen eta depresio handiak Austrian eragin gogorra izan zuen. Hala ere, Heimwehr talde paramilitarraren mehatxuak neutralizatzeak arrakasta izan zuen. Gerrako konponketen ordainketaren amaiera eta konstituzioaren erreforma ere lortu zituen. 1930eko irailean dimititu zuen paramilitarren eta Sozial Kristauen presioengatik.