John Andueza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
John Andueza
Bizitza
Jaiotza Oregon1966ko urtarrilaren  27a (53 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa
Talde etnikoa eusko-estatubatuarra
Lehen hizkuntza euskara
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, telebista aurkezlea eta idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 919
IMDb nm2053954

John Andueza Altuna, baita Jon Andueza bezala ere ezaguna (Oregon, AEB, 1966ko urtarrilaren 27a) euskal zinema zuzendari, gidoilari, idazle eta telebista aurkezle bat da.[1]

AEBetako Oregon estatuan jaio zen, aita eta ama euskaldunen semea. Aita hil ostean eta urte bakar batekin Arrasatera bizitzera etorri zen. Gaur egun Elgetan bizi da.[2]

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen.

Arrasate Press eta Arrasate Telebistan lan egin zuen. Kazetari gisan, bi aldiz irabazi zuen Rikardo Arregi Saria, 1990ean eta 1991ean. Ondoren, hogeita lau urtez aritu zen Euskal Telebistan aurkezle, aktore, gidoilari eta errealizatzaile gisa: Hor dago koska, Elkanotarrak, Goenkale, Hasiberriaketa beste hainbat saiotan parte hartu zuen. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen saioak zuzendu zituen hamaika denboralditan. 2007an, Espainiako Telebista Akademiak sari berezia eman zion berak zuzendutako eta pailazoek protagonizatutako "Trikitraka Trikitron" saioari.[3]

Telebistarako egindako azken lana, ETB 2 katean emititutako "Down-Town" saioa izan zen, zeresan ugari eman zuena, down sindromea duten bi mutilek aurkezten zutelako: Iñigo Hermoso eta Urtzi Urrutia.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendutako Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Laugarren Galeriatik (5 lehiaketatan saritua)[4]
  • Bernar (21 lehiaketatan saritua)[5]
  • Aita guria (10 lehiaketatan saritua)
  • Bilintx (6 lehiaketatan saritua)[6]

Zuzendutako Dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fatimetu, la llamada del desierto (Orio Produkzioak. Emakunde Saria irabazi zuen 2001ean)
  • Simplemente (Lotura Films. Goia Sarietarako lau hautagaitza izan zituen 2011ean. Leongo Nazioarteko Jaialdian sari nagusia irabazi zuen).

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle gisan, “Donostia Hiria Ipuin Lehiaketa”, Bilboko “Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa”, "Agustin Zubikarai Ipuin Lehiaketa", eta "Juul Saria" irabazi ditu.

  • Larunbatean Bukowskyn (2012)[7]
  • Kankaleko misterioa (2013)[8]
  • San Ferminetan, Lesakan (2014)[9]
  • Prime Time" (2014)[10]
  • Lepoan hartu (2016)[11]
  • Danba! (2017)[12]
  • El último fotograma (2019)[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]