John Crank

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Crank
Bizitza
Jaiotza Lancashire1916ko otsailaren 6a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza 2006ko urriaren 3a (90 urte)
Hezkuntza
Heziketa Manchesterreko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria William Lawrence Bragg
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta unibertsitateko irakaslea

John Crank (Hindley, Lancashire, Ingalaterra, 1916ko otsailaren 6a - 2006ko urriaren 3a) matematikaria izan zen.

Manchesterko Unibertsitatean egin zituen ikasketak (1934-1938), eta han Lawrence Bragg eta Douglas Hartree izan zituen irakasle. Balistikan lan egin ondoren (gerratea zela eta), fisikari matematikoa izan zen Courtauldseko Fundamental Research Laboratory (Oinarrizko Ikerketarako Laborategia) delakoan, 1945-1957 bitartean, eta matematika-irakasle izan zen Brunel Unibertsitatean, 1957-1981 bitartean. Ekarpen garrantzitsuak egin zituen ekuazio partzial diferentzialen zenbakizko ebazpenean, bereziki beroaren eroapen-problemen ebazpenean. 1940ko hamarkadan, kalkulu horiek idazmahai-makina mekaniko bakunetarako erabili ziren. Hala ere, Crank ezagunagoa da beroaren ekuazioaren inguruan, Phyllis Nicolsonekin batera egindako lanari esker. Hala, L. F. Richardsonek 1910ean egindako ekarpenak hobetu zituzten; modu horretan, Crank eta Nicolsonek zenbakizko metodo egonkor bat eraiki zuten, ekuazio linealen sistema erraz bat ebaztea eskatzen duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]