John Grisham

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
John Grisham
John Grisham crop.jpg
Member of the Mississippi House of Representatives Itzuli

urtarrila 1984 - iraila 1990
Bizitza
Izen osoa John Ray Grisham, Jr.
Jaiotza Jonesboro (Arkansas)1955eko otsailaren  8a (64 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Southaven (Mississippi)
Oxford (Mississippi)
Charlottesville
Chapel Hill (Ipar Carolina)
Virginia
Arkansas
Jonesboro (Arkansas)
Mississippi
Familia
Ezkontidea(k) Renee Grisham Itzuli  (1981 -
Hezkuntza
Heziketa Mississippi State University Itzuli 1977) Zientziatan graduatua : Kontabilitate
Northwest Mississippi Community College Itzuli
Delta State University Itzuli
University of Mississippi School of Law Itzuli 1981) Juris Doctor Itzuli
University of Mississippi Itzuli
Southaven High School Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, abokatua, eleberrigilea, politikaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, telebista-ekoizlea, haur literaturaren idazlea eta misiolaria
Jasotako sariak
Influentziak John le Carré, John Steinbeck eta William Faulkner
Genero artistikoa legal thrillerra Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Southern Baptist Conventiona Itzuli
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0001300
www.jgrisham.com/

John Grisham (Jonesboro, Arkansas, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko otsailaren 8a-) ingelesezko idazlea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontularitza- eta zuzenbide-ikasketak egin zituen. Ikasketak amaituta, legelari gisa lan egin zuen, zuzenbide kriminalean lehenbizi, eta zuzenbide zibilean gero. Hamar urteko neskato baten bortxatzailearen epaiketak egin zion zirrarak bultzatu zuen idaztera, umearen aitak bortxatzailea hil egin izan balu epaileak egingo zuenaz idaztera hain zuzen. Izan ere, Girshamek legelarien inguruko thrillerrak idatzi ditu, arrakasta handikoak. Dohain berezia du elkarrizketak idazteko eta legelarien hizkuntza irakurle arruntarentzat ulergarri egiteko. Suspenseko bere eleberri horietan beti izaten da legelari bat zapaltzaile ahaltsuei aurre egin behar izaten diena bizitzak salbatzeko.

Bere lehen eleberria —A Time to Kill— atzera bota zioten behin eta berriz, harik eta argitaletxe batek eskuizkribua 15.000 dolarretan erosi zion arte. Paramount konpainiak hurrengo eleberriaren eskubideak erosi zituen 600.000 dolarretan, eta horrek argitaratzaile handienen arreta erakarri zuen, eta Doubleday argitaratzailearekin kontratua sinatu ondoren legelari lanbidea utzi zuen Grishmanek. The Firm (1991) eleberria libururik salduena izan zen urtebetez, eta 25 hizkuntza baino gehiagotara itzuli zen. Liburuan oinarrituta egin zen filma ere 1993ko film arrakastatsuenetako bat izan zen. Beste lan batzuk: The Pelican Brief (1992); The Client (1993); The Chamber (1994); The Rainmaker (1995); The Runaway Jury (1996); The Partner (1997).

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikzio ez-judiziala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Grisham Aldatu lotura Wikidatan