Herbert John Solomon (Randwick, 1929kourriaren 15a - 2020komartxoaren 18a) australiar errugbilaria izan zen. Medikuntza ikasi zuen eta medikua izan zen lanbidez. 19 urterekin lehen partida jolastu zuen Australiako errugbi selekzioarekin, Zeelanda Berrira egindako bira batean. Bira honetan Australiak lehen aldiz irabazi zuen Bledisloe Cup Zeelanda Berrian. Guztira 14 aldiz jolastu zuen selekzioarekin, 8 horietatik kapitain gisa. Bere moldakortasunak joko-zabaltzailean, erdian eta atzealdean jokatzea ahalbidetu zion. 1955ean erretiratu zen eta geroago entrenatu ere egin zen.