John Toland

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Toland
John Toland.jpg
Bizitza
Jaiotza Inishowen1670eko azaroaren 30a
Herrialdea  Irlandako Errepublika
 Britainia Handiko Erresuma
Heriotza Wandsworth1722ko martxoaren 11 (51 urte)
Hezkuntza
Heziketa Edinburgheko Unibertsitatea
Glasgowko Unibertsitatea
Leidengo Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, teologoa eta idazlea

John Toland (Redcastle, Londonderrytik hurbil, 1670eko azaroaren 30a - Putney, Londrestik hurbil, 1722ko martxoaren 11) irlandar filosofoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak katolikoak bazituen ere, presbiteriano egin zen. Ikasketak Oxforden egin ondoren (1694-1696), Christianity Not Mysterious (1696, Kristautasuna misteriorik gabe), filosofia deistari buruzko lana, idatzi zuen. Irlandako legebiltzarrak kondenatu zuen obra, eta Toland Ingalaterrara erbesteratu zen. Politikari heldu zion gero, eta whigen ideia liberalak bultzatu zituen. Kristautasunaren aurkako eskuizkribu ugari idatzi zituen, eta eragin handia izan zuen frantses entziklopedisten artean. Haren lanetako batzuk: Life of Milton (1698, Miltonen bizitza); Amyntor, or a Defence of Milton´s Life (1699, Amyntor edo Miltonen bizitzaren defentsa); Origines Judaicae (1709, Juduen jatorria); Nazarenus (1718, Nazaretarra); Tetradymus (1720); eta Pantheisticon (1720, Panteismoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]