John Wesley Powell
Itxura
John Wesley Powell (Mount Morris, New York, 1834ko martxoaren 24a - Haven, Maine, 1902ko irailaren 23a) Estatu Batuetako geologo eta etnologoa izan zen.
Colorado, Utah eta Arizonan ikerketak egin, eta Coloradoko Kanoi Handia aztertu zuen, bidaia arriskutsu batean. Exploration of the Colorado River of the West and Its Tributaries (1875, Mendebaleko Colorado ibaiaren eta haren adarren esplorazioa) liburua argitaratu zuen gero. Powellen lanek Estatu Batuetako Geologia Zerbitzua antolatzen lagundu zuten. Zerbitzu horren buru izan zen 1881-1894 urteetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
