Jokebed

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jokebed
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaLevi
Ezkontidea(k)Amram (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak

Jokebed (hebreeraz: יוֹכֶבֶד‎Yōḵeḇeḏ) Itun Zaharreko pertsonaia da, Lebiren alaba[1] eta Miriam, Aaron eta Moisesen ama. Amramen emaztea zen, baita haren izeba ere[2]. Bibliak ez du Jokebeden bizitzari buruzko xehetasunik ematen. Kondairaren arabera, Matriarken Hilobian lurperatuta dago, Tiberiaden. Itun Berrian, Jainkoarengan zuen fedeagatik goraipatzen da[3].

Moisesen jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokebeden istorioa Irteeraren liburuan (2:1-10) deskribatzen dela uste da, nahiz eta han izendatzen ez den. Jokebed izena Irteera 6. atalan aipatzen da lehen aldiz[2]. Egipton bizi zen, non hebrearrak zapaltzen zituzten. Faraoiak erabaki zuen hebrear mutiko guztiak Nilo ibaira bota behar zirela. Moises jaio zenean, Jokebedek hiru hilabetez ezkutatu zuen. Semeari bizitza salbatzeko, saski bat iragazgaiztu, haurra bertan sartu eta Nilo ibaiertzean utzi zuen. Faraoiaren alabak umea aurkitu zuen eta semetzat hartzea erabaki zuen. Haurraren arrebak (ustezko Miriam zen) hebrear inude bat aurkitzea proposatu zion. Faraoiaren alabak baiezkoa eman zion eta, beraz, Miriamek Jokebedi deitu zion. Jokebedek semea hazi egin zuen eta handi egin zenean, faraoiaren alabagana eraman zuen. Honek semetzat hartu zuen, Moises izena ezarriz[4].

Amramekiko harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbakien liburuaren arabera, Jokebed jaio zen Lebi Egipton bizi zenean[1]. Amram Kehaten semea zen, Lebiren semea zena. Beraz, Jokebed senarraren izeba zen. Senideen arteko ezkontza mota hori Moisesen legeak debekatu zuen gero[5].

Septuagintako grezierazko eta latinezko eskuizkribu batzuek Jokebed Amramen aitaren lehengusina zela diote, eta beste batzuek Amramen lehengusina zela[6].

Literatura errabinikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errabino batzuek Jokebed Xifrarekin identifikatzen dute, faraoiak mutiko jaioberriak hiltzeko agindutako emaginetako bat zena[7][8].

Islamean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koranak Moisesen istorioa kontatzen du xehetasun gehigarri batzuekin eta desberdintasun txikiekin. Jokebed (arabieraz: يوكابد, Yūkābid), eta Moises salbatzeko egin zituen ahaleginak ere aipatzen dira[9].

Mahoma profetaren ama Aminari haurdunaldian izandako gertakari ezohikoei buruzko istorioak Jokebedei gertatutakoekin alderatzen dira[10].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Zen 26:59
  2. a b Ir 6:20
  3. Heb 11:23
  4. Ir 2:1-10
  5. Lb 18:12
  6. (Ingelesez) Perkins, Larry J. (2009). New English Translation of the Septuagint. Oxford University Press, 55 or. ISBN 9780195289756. (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  7. Ir 1:15-16
  8. (Ingelesez) Kadari, Tamar. «Jochebed: Midrash and Aggadah» The Shalvi/Hyman Encyclopedia of Jewish Women (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  9. (Ingelesez) Roraback, Amanda. (2004). Islam in a Nutshell. Enisen Publishing, 27 or..
  10. (Ingelesez) Lassner, Jacob. (2010). Islam in the Middle Ages: the origins and shaping of classical Islamic Civilization. ABC-CLIO, 21-31 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]