Jomon garaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jomon garai goiztiarreko ontzia (K. a. 10.000-K. a. 8.000, munduko ontzirik antzinakoena. Tokioko Museo Nazionala

Jomon garaia (japonieraz 縄文時代, Jōmon-jidai), Japonian hasi zen, duela, gutxi gora-behera, 12.000 urte.

Jomon izenak, zeramiken azaleretan ikus daitezkeen "soka" inprimaketak izendatzen ditu.

Jomon garaiak, gutxi gora-behera, 10.000 urte iraun zuen, K. a. XII. milurtekotik K. a. III. mende ingururaino.

Garai hau, Geologia Historikoaren arabera, Pleistozeno amaieratik Holozeno hasieraraino garatu zen Japonian, eta, munduaren historian, Mesolito (edo Paleolito amaieratik) garaitik Neolitorainoko garairaino doan tarteari dagokio, Harri Aroan. Aipatu behar da zeramikaren aurkikuntza eta "etxebizitza-lubaki"en garapena (竪穴住居, pit-dwelling) (hau da, sakon zulatutako solairuak dituzten etxebizitzak) beste fenomeno kultural batzuen artean.

Tokiko aldaerak onartu arren, Jomon kulturak antzerako patroiak mantendu zituen uharte guztietan, Hokkaidotik Okinawara. Bere oinarri ekonomikoa, ehiza, arrantza eta fruitu biltzeaz osatua zegoen, laboreen nekazaritza oso primitibo baten existentzia ere suposatu den arren. Kultura honen berezitasunetako bat, Jomon zeramikak izan ziren, izen hau, euren azaleran dituzten soka inprimaketagatik jasotzen dutenak.

Hokkaidoko eta Honshu iparraldeko biztanleek ez zuten arroz zelaien sistema hartu (Asia kontinentaletik sartua K. a. V. mende hasiera inguruan), ziuraski, arroz landareak hotzaren aurka zuen ahultasunagatik. Shikoku, Kyushu eta Honshun Yayoi kultura garatu zen bitartean, Hokkaidon, aldaketa handirik gabe mantendu zen Jomon kultura, etapa berri honetan, epi-jomon edo zoku-jomon kultura deitzen den arren.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jomon hitzak (japonieraz 縄文), bere jatorria, ingelesezko "cord marked pottery" ("soka arrastodun zeramika") esaeran du, Edward S. Morse zoologoak erabilia 1877an, Oomoriko maskordian aurkitutako zeramikari erreferentzia egiteko. Zeramika hau, Harri Aroko elementurik bereizgarrienetako bat bezala hartu izan zen Japonian. Beranduago yayoi zeramika aurkitu eta azterketa tipologikoak garatu ondoren, jomon zeramika eta yayoi zeramikaren arteko ezberdintasuna ezarri zen, egungo "jomon garaia" (縄文時代) eta "yayoi garaia" (弥生時代)ren arteko banaketaren oinarria.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jomon garaia Aldatu lotura Wikidatan